(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua bide elektronikoez komunikatuko da Parlamentuarekin

astelehena, 2008.eko urriak 27

Nafarroako Gobernua bide elektronikoez komunikatuko da Parlamentuarekin. Horrela erabaki du gaur Gobernuak eta aldi berean baimena eman du bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko beren komunikazio eta harreman instituzionalak bide elektronikoez egiteko.


Ekimen hau Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuko Eledunaren Departamentuaren helburuetako bat da legeladi honetarako. Izan ere, aipatu Departamentuak beste erakundeekiko harremanak bultzatu eta areagotu nahi ditu komunikazio bideak hobetuz eta modernizatuz eta informazio eta komunikazio teknologia berriak aplikatuz. Azken finean, harreman errazagoa eta informazio trukaketa bizkorragoa lortu nahi da Nafarroako Palamentu, Artekari eta Comptos Ganbera bezalako erakundeen artean, bestek beste, eta modu horretan lagundu nahi da bakoitzaren eginkizunetan eta behar den eta etengabea den Gobernuarekiko komunikazioan.


Nafarroako Parlamentuarekiko harremanei dagokienez, sistema telematiko horren bidez, epeak laburtuko dira informazio eskariak bidaltzeko tenorean eta ekimen parlamentarioen izapidetzean, eta Gobernuko Departamentuei irisgarritasun eta eskarien kontrol handiagoa emanen zaie.


Zentzu horretan azpimarratu behar da 2007. urtean tresna telematiko bat ezarri zela Nafarroako Parlamentutik datozen informazio eskarien eta beste espedienteen izapidetze egoera Nafarroako Gobernuko Departamentuek kontsultatu zezaten. Halaber, jarduera parlamentarioari buruzko estatistikak egiteko parada ematen du.



Hitzarmenaren edukia


Hitzarmena aurki sinatuko dute Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak eta Nafarroako Parlamentuko presidenteak. Hitzarmenari esker, bi erakundeen arteko komunikazio elektronikoak ahalbideratuko dira eta sarbide emanen zaie talde parlamentarioetako eledunei Foru Komunitateko Adiministrazioaren aurrekontu-kudeaketa sisteman. Horrez lanadara, harreman esparru berri honek ere balio izanen du bi erakundeetako ordezkariak presente egon daitezen antolatzen diren ekitaldi instituzionaletan.


Halaber, Foru Exekutiboak eta Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen dute elkarri laguntzeko beren eginkizun eta eskumenak hobeki egiteko, prozedura elektronikoak erabilita beren harremanetan egiten den dokumentazio trukaketan eta informazio izapidetzean.


Parlamentuko presidentearen eta Gobernuko Erekundeekiko Harremanetarako kontseilariaren artean posta elektornikoz egiten diren komunikazioak jakinarazpen ofizialtzat hartuak izanen dira eta ofizialki egintzat eta erregistratutzat joko dira beren helbide elektronikoetan jasotzen tenorean agertzen den datarekin, ezertan kaltetu gabe Legebiltzarraren Erregelamenduak ezartzen duena Parlamentuko Aldizkari Ofizialaren argitaratze data kontuan eduki behar duten epeak kontatzeko.


Bi aldeek konpromisoa hartzen dute proposatzen diren informazio guztietan kudeaketa elektronikoaren sistema sustatu eta, egoki bada, ezartzeko, beti ere teknologikoki posible bada eta bion aurrekontuetan horretarako dirurik baden kontutan izanda.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa