(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ordainketa telematikoaren zerbitzua eskaintzeko hitzarmena berritu da

astelehena, 2008.eko urriak 27

Nafarroako Gobernuak berritu egin du 2009. urterako Administrazio Publikoan ordainketa telematikoaren zerbitzua eskaintzeko hitzarmenaren atxikitze prtokoloa, ondoko erakunde hauekin sinatuta daukana: Espainiako Bankuen Elkartearekin, Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioarekin, Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalarekin, eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari atxikitako Red.es erakunde publikoarekin. Atxikitze-prtokoloak 29.760,96 euroko gastua badakar.


Aipatu hitzarmenaren bidez, zergak eta prezio publikoak ordaintzeko eta Foru Administrazioari beste ordainketa batzuk egiteko herritarrek erabil dezaketen banku, kutxa eta kreditu kooperatiben sarea handitzen da. 2008an antzeko hitzarmen bat sinatu zen, 50 banku erakunde baino gehiagora zabaltzen zuena ordainketa telematiko hauek egiteko aukera. Hasiera batez, ordainketa telematikoak Foru Administrazioak berak prestatutako programa baten bidez egiten zituzten herritarrek, eta programari atxikitako erakundeak lau ziren: Nafarroako Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Euskadiko Kutxa, eta la Caixa.


Ogasunean duela hiru urte ezarri zuten ordainketa sistema telematikoa, eta luzaro gabe, Nafarroako Gobernuko beste departamentu eta zerbitzu batzuek ere Internet bidez ordaintzeko aukera emanen dute. Protokoloaren arabera, ordainketa aginduak sinadura digitala eramanen du eta, Administrazioaren balioztatzea jaso eta gero, entitateak transakzioa eginen du.


Red.es pasabideari atxikitzearen ondorioz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta herritarren arteko harremanak errazagoak izanen dira, eta administrazio elektronikoaren garapenak ere aurrera eginen du.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa