Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
577.544 euroko dirulaguntza eman zaio Castejongo Udalari kirol instalakuntzetan inbertsioak egin ditzan
astelehena, 2008.eko urriak 27Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzaileari 577.544 euroko dirulaguntza eman diezaion Castejongo Udalari kirol instalakuntzetan inbertsioak egin ditzan.
Udalaren helburua hiriko kirol instalakuntzen dotazioa osatzea da. Horrela bada, Castejongo herritarrei kirol zerbitzua emateaz gain, hiri horren kirol eraginpean dagoen eskualdeko (Ebroko Kirol Mankomuniatea) eskaria ere asetuko da: guztira, 12.000 lagunetik goiti.
Zehatz-mehatz, kirol instalakuntzak handitzeko proiektuaren barrenean ondoko dotazio berri hauek eginen dira: igeritoki estalien eta estaligabeen gunearen 2B fasea, zerbitzu osagarriak eta elkartea. Alegia, orain falta dituzten osagarriak emanen zaizkie udalerriari, kirol eremuari eta instalakuntzari berari.