Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
5,83 milioi euro gehiago onetsi dira produktuen eraldatze eta merkaturatzea hobetzeko inbertsioak egiten dituzten nekazaritzako enpresendako
astelehena, 2008.eko urriak 27Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 5,83 milioi euroko gastu handitzea konprometitzeko 2009 eta 2010 bitartean nekazaritza eta elikagai industrian egindako inbertsioei emate zaizkien dirulaguntzetarako. Gastu baimen berri hau justifikatzen da 33 dirulaguntza-espediente gahiago izapidetzen ari direlako, izan ere, dirulaguntzen-deialdi hau etengabe zabalik baitago.
Nekazaritzako produktuen eraldatze eta merkaturatzea hobetzea helburu estrategikoetako bat da Nafarroako Gobernuak diseinatu eta Europar Batasunak onetsi zuen 2007-2013ko Landa Garapeneko Programan. Guztira porgrama horretan 502 milioi euroko gastu publikoa aurreikusten da. Nafarroako Gobernuak 390 milioi euro emanen ditu eta Europar Batasunak, berriz, 112,3 milioi euro, FEADER izeneko funtsaren bitartez (Landa Garapenerako Europako Nekazaritzako Funtsa).
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 116 espediente izapidetu zituen iaz eta denera 26,1 milioi euro banatu ziren. Onuradunak 131 ETE (enpresa txikia eta ertainak) eta kooperatiben sektoreko 36 enpresa izan ziren. 2008. urterako ere 26 milioi euro aurreikusten dira.