(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanuevaren arabera, "Nafarroako azaleraren %65 basoa izanik, biomasa modu iraunkorrean kudeatu daiteke" asteartea, 2008.eko urriak 28

Gainera, biomasa diru eta lanpostu iturri garrantzitsua izan daiteke toki entitateetarako


Salanueva kontseilariak adierazi duenez, Espainiako Energia Berriztagarrien Planaren arabera 2010ean energia berriztagarrien %45,54 biomasatik eskuratu beharko litzateke. Zentzu horretan, Nafarroa Estatuko buru da baso antolakuntzako proiektuei atxikitako hektarea kopuruari dagokionez, eta hala, Nafarroan biomasa modu iraunkorren kudeatu daiteke. Hain zuzen ere, Nafarroako azaleraren %65 basoa da, eta ondorioz, biomasa modu iraunkorrean kudeatu eta energia garbia sortu daiteke.


"Bistakoa denez –esan du kontseilariak–, biomasaren kudeaketan toki entitateek ere parte hartu behar dute eta kudeaketa horretatik etekinak atera ditzakete. Izan ere, Foru Komunitatean arlo horretako ekintzak toki entitateekin, basoen jabeekin eta industriaren sektorearekin batera egiten dira".


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak adierazpen horiek eta beste batzuk egin ditu, hain zuzen, "Congreso Transnacional de Biomasa. Oportunidad de desarrollo para el mundo rural" (Biomasaren Nazioz Gaindiko Biltzarra. Landa eremuak garatzeko aukera) inauguratzeko ekitaldian. Biltzarra Lizarrerriko Landa Garapeneko Zentroak (TEDER) antolatu du, Europako proiektu baten baitan (proiektuan Espainia, Portugal eta Frantziako hainbat eskualde ari dira parte hartzen). Inaugurazio ekitaldia Lizarrako Tximista hotelean egin dute, eta Elma Sáiz Delgado Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta Portugal, Frantzia, Jaen, Extremadura eta Ciudad Realko erakundeetako eta landa garapeneko agentzietako ordezkariek ere parte hartu dute bertan.


Kyoto Protokoloaren arabera basoetako biomasa energia iturria dela gogorarazi du kontseilariak; izan ere biomasa erretzean sortzen den CO2 landareek hazten ziren bitartean xurgatu duten bera da. Zentzu horretan, Foru Komunitateko legedia egokitzen ari dira, eta horren adibide ditugu Mendietako eta Tokiko Administrazioko Foru Legeetan berriki egin dituzten aldaketak (baso baliabideen erabilera errazteko, produktuen salmenta prozedurak malgutzeko, hornikuntza zentralak sortu ahal izateko, eta epe luzeko kontratuak sustatzeko aldaketak).


Salanuevak gaineratu duenez, basoetako biomasa aprobetxatuz gero suteak jazotzeko arrisku atxikitzen da, mendietako egoera hobetzen da, eta landa eremuetan (batik bat egoera txarrenean daudenetan eta baso gehien dituztenetan) lanpostuak sortu daitezke basoak ustiatzen dituzten enpresetan zein egurrarekin erregaiak ekoizten dituzten lantegietan.


Kontseilariaren ustez, biomasa garapenerako aukera da. Gainera, sektoreko industria ehundurarekin eta basoen kudeaketarekin bateragarria den aukera dela eta Nafarroako mendiak eta herriak mantentzen eta hobetzen lagundu dezakeela uste du.


Azkenik, biltzarretik landa eremuak eta toki entitateak garatzeko ideia berriak atera daitezen espero duela adierazi du Amelia Salanuevak.


Biltzarra urriaren 30ean amaituko da (ostegunean), eta egun horretan Jesús Casas Grandes Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioko zuzendari nagusia bertaratuko da. Biomasaren arloko adituen hitzaldiez gain, bisitak ere eginen dituzte, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) Biomasa Tratatzeko Zentrora eta Acciona enpresak Zangozan duen biomasa lantegira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa