(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Tasubinsari eman dio Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen I. Saria asteartea, 2008.eko urriak 28

Accesita arrisku egoeran dauden adingabeekin lan egiten duen Xilema elkarteak jaso du


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen I. Saria eman dio Tasubinsari, ezindu intelektualak laneratzen eta gizarteratzen lan egiten duen irabazi asmorik gabeko entitateari. Saria Nafarroako Gobernuak (Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez) eta "Tomás y Lydia Recari García" Fundazioak bultzatu dute.


Sari banaketa Baluarten egin dute, gaur goizean, eta bertan, sari nagusiaz gain, Miguel Echarri Fundazioko presidenteordeak accesita (kontsolamenduko saria) eman dio arrisku egoeran dauden adingabeekin lan egiten duen Xilema elkarteari. Ekitaldira María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria ere bildu da.


Tasubinsari dagokionez, saria Federico Repáraz presidenteak jaso du, eta Xilemaren kasuan, berriz, Juan Miguel Ruiz zuzendariak.


Tasubinsa ezindu intelektualentzako okupazio unitatean esku hartzeko programarengatik saritu nahi izan du epaimahaiak, eta Foru Komunitatean berritzailea den entitatea dela nabarmendu dute. Izan ere, ezindu intelektualak zahartu daitezen saihesteko eta euren autonomia sustatzeko egiten du lan, eta gainera, gizarte zerbitzuetako beste arlo batzuetan ere aplika daitekeen jardunbidea da.


Epaimahaiak, bestalde, entitatearen ibilbidea hartu du kontuan, 17 urtetik gora daramatzalako Nafarroako ezindu intelektualen beharrizanak (sozialak eta lanekoak) artatzen. Tasubinsak 6.000 € jasoko ditu sari gisa. Gainera, Xilema elkarteari accesita eman diote. Xilema familiei emozioen, hezkuntzaren eta zaintzaren arloetako eginkizunak betetzeko sostengua ematea xede duen giza eta profesional sarea da, eta batik bat arrisku eta gatazka egoeran dauden adingabeekin eta arrisku egoeran dauden familiekin egiten du lan. Xilemak 3.000 € jasoko ditu sari gisa.


Epaimahaiak, kasu honetan, banakako entzute sistemarengatik saritu nahi izan du Xilema. Entzute sistema aktibo eta berritzailea da eta erabiltzaileen artapenarekin zerikusia duten arlo guztiak lotzen ditu (adingabeak, familiak eta profesionalak); gainera, gizarte zerbitzuetako beste arlo batzuetan ere aplika daitekeen jardunbidea da. Sistemak erabiltzaileen parte-hartzea, diziplinarteko taldeak (lan egiteko modu gisa) eta erabiltzaileen familiekiko harremanak sustatzen ditu, kalitate planaren bidez hobetu nahi dituzten alderdiak guztiak ere.


Epaimahaiaren erabakia joan den ekainean eman zuten ezagutzera, eta bertako kideak honako hauek izan ziren: Calixto Ayesa (presidentea); María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria; Miguel Echarri "Tomás y Lydia Recari García" Fundazioko presidenteordea; José Manuel Fresno García "Luis Vives" Fundazioko zuzendari kudeatzailea; José Ochoa Nafarroako Kalitaterako Fundazioko presidente ohia; eta Pilar García Kalitate eta Ikuskatze Zerbitzuko zuzendaria (idazkaria).


Aurten lehenengo aldiz emanen dute saria, eta gizarte zerbitzuetako erabiltzaileen artapena eta bizi-kalitatea hartu dituzte ardatz. Hautagaiak hamabost izan dira (buru eritasunekin, gizarteratzearekin, ezintasun psikikoarekin, garuneko kalteekin, adinekoekin, adingabeekin, familiekin eta komunitatearekin zerikusia duten entitateak): Elkarkide (buru eritasuna), Mugarik Gabe Elkartea (gizarteratzea), Tasubinsa (ezintasun psikikoa), Gaztelan Fundazioa (gizarteratzea), Monjardín Eguneko Zentroa (ezintasun psikikoa), Atena Fundazioa (ezintasun psikikoa), Adacen (garuneko kalteak), Xabierko San Frantzisko Psikogeriatrikoa (adinekoak-psikogeriatria), Zoe Etxea (gizarteratzea), Haritz-Berri Fundazioa (adingabeak), Avanvida (buru eritasuna), Xilema Elkartea (adingabeak), Gurutze Gorria (garraio egokitua), Eisol (gizartearen eta lanaren arloetan esku hartzeko taldea), eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (familia eta komunitatea).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa