(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak saharar irakasleen zentroa eraiki dadin bultzatuko du asteartea, 2008.eko urriak 28

Hezkuntza Departamentuko kontseilariak harrera egin dio, gaur, Mahfoud Ali Beiba Saharako Parlamentuko presidenteari, eta proiektuaren berri eman dio


Hezkuntza Departamentuko kontseilaria

Hezkuntza Departamentuko kontseilaria. ( irudia handitu )

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak Departamentuaren proiektu baten berri eman dio, gaur, Mahfoud Ali Beiba Saharako Parlamentuko presidenteari; hots, saharar irakasleen zentroa eraikitzeko proiektuaren berri.


Xede horrekin, Pérez-Nievas kontseilariak harrera egin dio, gaur goizean, Hezkuntza Departamentuan, Mahfoud Ali Beibari. Hain zuzen ere, Saharako Parlamentuko presidentea Iruñera etorri da, Saharako Kontseilu Nazionalaren eta Nafarroako Parlamentuaren artean Esperientziak Trukatzeko Jardunaldietara.


Jardunaldiak hirugarren aldiz eginen dituzte eta Nafarroako Parlamentuko "Paz y Libertad en el Sahara" (Bakea eta Askatasuna Saharan) taldeak antolatu ditu. Carlos Pérez-Nievas aipaturiko taldeko kide izan zen aurreko Legealdian, Parlamentuko presidenteorde zenean.


2007ko otsailean, kontseilariak lehenengo jardunaldietan parte hartu zuen, Tindufeko saharar errefuxiatuen esparruetan. Bertan, lan saioak egin zituen Saharako Parlamentuarekin eta baita laneko zenbait bilera ere Saharako Parlamentuko presidentearekin.


Bestalde, 2008ko otsailean, Hezkuntza Departamentuko ordezkari batzuk Tindufeko errefuxiatuen esparruetara joan ziren, gorago aipatu dugun proiektua abian jartzeko lehen harremanak egiteko. Ordezkariak Mariam Salek Hamada Saharako Hezkuntza ministro berriarekin mintzatu ziren, esku hartzeko protokoloa izenpetzeko, proiektu mota zehazteko eta Saharako hezkuntza taldean solaskide bat izendatzeko. Gainera, Salek Baba Asean Lankidetzako ministroarekin eta Saharako Hezkuntza eta Lankidetza Ministerioetako zuzendaritza taldeekin ere jarri ziren harremanetan, eta hainbat bilera egin zituzten, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziako (AECI) arduradunekin (errefuxiatuen esparruetan) eta GKEetako borondatezko lankideekin (Hezkuntza proiektuetan lan egiten dutenekin).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa