(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

360 pertsona eta 172 ibilgailu arituko dira aurtengo Neguko Bidezaintza Planean asteartea, 2008.eko urriak 28

Eguraldiaren iragarpena dela-eta, Plana aste honetan jarri dute abian


360 pertsona (teknikariak eta langileak) eta 172 ibilgailu (elurra kentzeko 91 makina, 5 fresagailu eta 76 ekipo osagarri) arituko dira aurtengo Neguko Bidezaintza Planean.


Plana Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jartzen du abian, urtero, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarekin elkarlanean, eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak aurkeztu du gaur goizean. Hain zuzen ere, aste honetan jarri dute abian eta apiril amaierara arte egonen da indarrean. Helburu nagusia neguko meteorologiak Nafarroako errepideetan izan ditzakeen ondorio kaltegarriei aurre egitea eta ondorio horiek arintzea da, ahal den neurrian. Aipatzekoa da Nafarroako errepide sareak 3.892,45 kilometroko hedadura eta 36 mendate dituela.


Teknikariez eta ibilgailuez gain, Departamentuak 42 silo eta 15 biltegi ere baditu gatza edukitzeko. Gainera, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuak eskaintzen dituen bitartekoak indartzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko ziriak eta xaflak eman zizkien 109 toki entitateri. Izan ere, herri horietan arazoak izaten zituzten bideetako elurra kentzeko, txikiak direlako eta sarbide zailak dituztelako. Horrela, herriek autonomia izanen dute errepideak, kaleak eta nekazaritza bideak garbitzeko eta Neguko Bidezaintza Planean parte hartzeko.


Aurtengo berritasunak


Datozen egunetako eguraldiaren iragarpena dela-eta, 2008-2009ko Neguko Bidezaintza Plana iazkoa baino 14 egun lehenago jarri behar izan dute abian.


Baliabideei dagokienez, kanpainaren iraunaldian eguraldiaren iragarpenak egiteko sistema berria instalatu dute aurten, baliabideak eraginkortasun handiagoz erabili ahal izateko. Horretarako, 12 estazio meteorologiko finko instalatuko dituzte Foru Komunitateko hainbat lekutan, informazioa eta iragarpenak denbora errealean eskaintzeko.


Gainera, informazio panel berriak jarri dituzte (5), eta hartara, guztira 44 panel egonen dira aurten; horietatik 27 Errepideen Zainketa Zentroak kontrolatuko ditu, eta 17, berriz, enpresa emakidadunek. Panelen bidez errepideen egoerari buruzko informazioa emanen dute, gidariek ibilbidea hautatu eta arazoak dituzten eremuak saihestu ahal izateko.


Aurten, bestalde, Belaguako mendateko irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartu dituzte. Hala, El Ferial eta La Contienda iraupen eskiko pistetara doan NA-137 errepidean hobekuntzak egin dituzte, eta gainera, mendatea garbitzeko zerbitzu iraunkorra antolatu dute (elurra kentzeko 2 makina eta 2 turbo fresagailu), honako ordutegi honekin: lanegunetan, 7:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 6:30etik 21:00etara.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa