(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu Berria bultzatzeko lankidetza hitzarmena izenpetu dute astelehena, 2008.eko azaroak 10

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak, Álvaro Miranda Simavilla Nafarroako Berrikuntza Agentziako (ANAIN) presidenteak, eta José Manuel Ayesa Dianda Nafarroako Enpresak Askotarikotzeko Fundazioko presidenteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean, "Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu Berria" Plan Estrategikoa (Moderna Plana) bultzatzeko.


Moderna Planaren helburua etorkizuneko Nafarroaren esparru ekonomikoa zehaztea da, mundu globalizatuaren erronkei aurre egiteko. Nafarroako Gobernuak eta PSN-PSOE alderdiak 2008ko aurrekontuen gainean erdietsi zuten akordioaren eta Foru Administrazioak, CEN konfederazioak eta UGT eta CCOO sindikatuek izenpetu zuten Garapen Iraunkorreko Akordio Sozialaren esparruan kokatuta dagoen Plana da, hain zuzen, eta dokumentuaren lanketa teknikoa ANAIN Agentziari agindu diote.


Gaur izenpetu duten hitzarmenaren helburua herri botereen eta gizarte zibilaren arteko lankidetza bideak ezartzea da, Planaren definizioa bultzatzeko.


Zentzu horretan, gogoan izan behar dugu ANAIN Agentzia Nafarroako Gobernuaren bitartekoa dela, eta haren helburuak honako hauek direla: enpresen lehiakortasuna hobetzea, industria eta enpresa ehundura dinamizatzea, ekonomia garatzea, eta lanpostuak sortzea. ANAIN 1999an sortu zuten.


Nafarroako Enpresak Askotarikotzeko Fundazioa, berriz, Nafarroako Enpresa Ehundura Askotarikotzeko Planaren emaitza da. Plana CEN konfederazioak eta Nafarroako Industriaren Elkarteak (AIN) bultzatzen dute, eta jarduera sektore berrietako enpresa ekimenak sustatzea, enpresa ehunduraren lehiakortasuna hobetzea, eta enpresa ehundura askotarikotzea ditu xede. Fundazioak hainbat azterlan eta esku-hartze bultzatu izan ditu sortu zutenetik, eta gaur egun 58 enpresa eta erakunde daude bertara atxikita (ekonomiaren, gizartearen eta unibertsitatearen arloetako erakundeak).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver vídeo de la rueda de prensa
Oir la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa