Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Hezkuntza Departamentuari, Iruñeko Errotxapea auzoko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko berriaren proiektua idazteko eta lehenengo faseko lanak zuzendu eta gauzatzeko kontratua egiteko. Lanen kostua 1.733.562 eurokoa da.
Nafarroako Gobernuak 2008ko Nafarroako Eguneko ospakizunen egitaraua onartu du gaur. Jarduerak azaroaren 25etik abenduaren 4ra bitarte eginen dituzte, baina ohi bezala, ekitaldi ofizial nagusiak abenduaren 3an (asteazkena) eginen dituzte, Frantzisko Xabierkoaren egunean.
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak, Álvaro Miranda Simavilla Nafarroako Berrikuntza Agentziako (ANAIN) presidenteak, eta José Manuel Ayesa Dianda Nafarroako Enpresak Askotarikotzeko Fundazioko presidenteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean, "Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu Berria" Plan Estrategikoa (Moderna Plana) bultzatzeko.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, dolumina adierazi die atzo Afganistanen jazo zen eraso terroristan hil ziren Juan Andrés Suárez brigadaren eta Rubén Alonso kaboaren ahaideei. Era berean, lehenbailehen osatu daitezen opatu die eraso berean zauriak jasan zituztenei.