(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008ko Nafarroako Eguneko ospakizunen egitaraua onartu du Gobernuak astelehena, 2008.eko azaroak 10

Nafarroako Gobernuak 2008ko Nafarroako Eguneko ospakizunen egitaraua onartu du gaur. Jarduerak azaroaren 25etik abenduaren 4ra bitarte eginen dituzte, baina ohi bezala, ekitaldi ofizial nagusiak abenduaren 3an (asteazkena) eginen dituzte, Frantzisko Xabierkoaren egunean.


Gobernuak onartu duen egutegia honako hau da:


Azaroaren 25a, asteartea


- "El Palacio de Navarra abre sus puertas" (Nafarroako Jauregiko ateak zabalik) programaren hasiera; herritarrek Gobernuaren egoitza bisitatu ahal izanen dute, abenduaren 2ra arte


Azaroaren 27a, osteguna


- Jarduerak Tafallan, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren (NLA) eskutik:


- NLAko materialen eta jardueren erakusketa


- Simulakroak eta erakustaldiak suhiltzaileen eta larrialdietako beste zerbitzu batzuen eskutik


- Auto-babesari eta babes zibilari buruzko hitzaldia


- Haurrentzako zirkulazio parkea eta bide hezkuntzako ikasgela Elizondon


Azaroaren 28a, ostirala


- 12:00etan. Omenaldia Nafarroari, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan


- Jarduerak Zangozan, Foruzaingoaren eskutik:


- Foruzaingoko Arloetako materialen eta jardueren erakusketa


- Hainbat arlotako simulakroak eta erakustaldiak foruzainen eskutik


- Herritarren segurtasunari buruzko hitzaldia


- Haurrentzako zirkulazio parkea eta bide hezkuntzako ikasgela Elizondon


Azaroaren 29a, larunbata


- 12:00etan. Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominen banaketa, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan


 - Nafarroako Eguneko Haur Parkearen inaugurazioa,Tuteran; abenduaren 3ra bitarte egonen da zabalik Azaroaren 30a, igandea


- 16:30ean. Nafarroako Eguneko Haur Jaialdia, "Sonrisas con Fofito y Mónica Aragón" (Irribarreak Fofito eta Mónica Aragónekin), Tuteran


- 17:30ean. Tuterako Hiria II. Jota Lehiaketako finala (Nafarroako Foru Komunitatea Saria) Abenduaren 1a, astelehena


- 12:00etan. Gazteriaren Sarien banaketa, Iruñean


 - 20:00etan. "La Leyenda de Sarasate" (Sarasateren kondaira) biolinerako eta pianorako kontzertua kontalariarekin, Madrilgo "Teatro Español" Antzokian


Abenduaren 2a, asteartea


- 11:00etan. Ikasleen osoko bilkura Nafarroako Parlamentuan


- 19:30ean. "Nafarroako Eguna" Gazteentzako Jaialdia, Iruñean

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa