(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1.700.000 € erabiliko ditu Errotxapeako Ikastetxe Publiko berriaren proiektua idazteko eta lehenengo faseko lanak zuzendu eta gauzatzeko astelehena, 2008.eko azaroak 10

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Hezkuntza Departamentuari, Iruñeko Errotxapea auzoko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko berriaren proiektua idazteko eta lehenengo faseko lanak zuzendu eta gauzatzeko kontratua egiteko. Lanen kostua 1.733.562 eurokoa da.


Auzoaren garapen ekonomiko eta urbanistikoa tarteko, biztanle kopuruak nabarmen egin du gora, eta ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako eskaria ere handitu egin da. Hala, auzoko ikastetxeak edukiera mugetatik gertu daude.


Beraz, Hezkuntza Departamentuak eta Iruñeko Udalak honako erabaki hau hartu dute: Haur eta Lehen Hezkuntzako bi lerro izanen dituen ikastetxea eraikiko dute.


Iruñeko Udalaren proposamenari jarraiki, ikastetxe berria Cardenal Ilundáin Ikastetxe Publikoarekin muga egiten duen lursaileko orube batean (ekipamenduetarako orubea) eraikiko dute.


Gainera, kontratazio mistoa egitea pentsatu dute (aholkularitza eta lanak), proiektu osoa egiteko eta lehenengo faseko lanak zuzendu eta gauzatzeko (Haur Hezkuntzako bi lerro).


Bestalde, proiektuan ikastetxeko gune guztiak integratu beharko dituzte, lanak bi fasetan egin ahal izateko eta lehenengo fasea amaitzen den unetik aurrera ikastetxeak behar bezala funtzionatu ahal izateko.


Lehenengo fasean honako gune hauek eginen dituzte: sei ikasgela (Haur Hezkuntza), hiru bainugela ikasleentzat (Haur Hezkuntza), bainugela bat irakasleentzat (Haur Hezkuntza), erabilera anitzeko gela, zuzendaritza bulegoa, idazkaritza, areto bat guraso elkarterako, atezaintza/kopiagintza gunea, jantokia, sukaldea, biltegi/aldagela (sukalderako), instalazioetarako gela, beste biltegi bat, garbiketa gela, eta patioa (600 m²).


Bigarren fasean, berriz, honako gune hauek eginen dituzte: hamabi ikasgela (Lehen Hezkuntza), lau banaketa gela, erabilera anitzeko gela (Lehen Hezkuntza), liburutegia, musika gela, hizkuntza gela, informatika gela, irakasleen gela, fisioterapeutaren bulegoa, aholkulartiza/administrazio bulegoak, lau bainugela ikasleentzat, bainugela bat irakasleentzat (Lehen Hezkuntza), gimnasioa, bi aldagela, biltegia, gimnasioa, garbiketa gela, eta kirol pista (kanpoan).


Proiektuaren presakotasuna dela-eta, proiektua idazteko eta lanak zuzendu eta gauzatzeko kontratu bakarra egitea aurreikusten dute; hala, bi espediente bateratu eta denbora aurreztu ahal izanen dute. Departamentuak eraikuntza prozesuaren jarraipen zehatza eginen du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa