(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak Nafarroako Foru Komunitateko Tokiko Garapen Iraunkorrerako Jardunbide Egokien V. Lehiaketa inauguratu du asteazkena, 2008.eko azaroak 19

Hiru jardunbide onenen sariak eta zazpi aipamen berezi banatu dituzte, garapen iraunkorreko lorpenak aintzatesteko


Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak Nafarroako Foru Komunitateko Tokiko Garapen Iraunkorrerako Jardunbide Egokien V. Saria (2007-2008) inauguratu du, gaur goizean, EVENA Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroan (Olite).


Jardunaldia inauguratzeko ekitaldian Sanzberro kontseilariak adierazi duenez, hamar urteko ibilbidearen ondoren "frogatuta dago Nafarroan tokiko garapen iraunkorra ez dela nazioarteko foroetako kontzeptu utopikoa. Aitzitik, gertuko inguruarekin, ingurumenarekin, ekonomiarekin, familiekin, lanarekin eta gizartearekin gero eta lotura estuagoa duen kontzeptua da". Kontseilariak gaineratu duenez, "jardunbide egokiek garapen iraunkorraren ideia mamitzea ahalbidetzen dute, eta giza existentziaren ia arlo guztietan ezar daitezke". Gainera, "sariotan aho batez mugitzen den gizarteak parte hartzen du; hots, gizakiok lurrean iraun dezagun ahalbidetuko duen garapen ereduari jarraiki, eta guztion artean, ondare naturala mantentzeko konpromiso etikoa duen gizarteak".


Jardunaldia inauguratzeko ekitaldiaren ondoren eta saridunen berri eman eta sariak banatu aurretik, María Rosario Alonso Ibáñez Etxebizitza Ministerioko Lurzoru eta Hiri Politikaren eta Habitat II Batzordearen zuzendari nagusia mintzatu da. Jardunbide Egokien Sariari eta haren gertalekuei buruz mintzatu da, hain zuzen.


Ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Tokiko Garapen Iraunkorrerako Jardunbide Egokien V. Lehiaketako hiru jardunbide onenen sariak (6.000 euro bakoitzarentzat), zazpi aipamen berezi, dagozkien garaikurrak, eta lehiaketako 18 parte-hartzaileentzako katalogoak banatu dituzte. Jardunaldiari amaiera emateko, hiru jardunbide onenak eta zazpi aipamen bereziak aurkeztu dituzte.


Jardunbide Egokien V. Lehiaketako irabazleak honako hiru proiektu hauek izan dira, hain zuzen: "Iturraskarri. Bideak eta ikuztegiak berreskuratzeko proiektu soziala", Irurtzungo Oinarrizko Eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearena; "Klima Aldaketaren Udal Plana", Noain-Elortzibarko Udalarena; eta "Ultzamako Mikologia Parkea", Ultzamako Udalarena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Catálogo Buenas Prácticas 2007-2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa