(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LABek Murillo el Frutoko hondakinak kudeatzeko zentroko UPS aldatzearen aldeko irizpena eman du asteazkena, 2008.eko azaroak 19

Horrez gain, Murchanteko eta Añorbeko Udaletako Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduari buruzko espedienteen alde agertu da


Lurraldearen Antolamendu Batzordeak (LAB), José Carlos Esparza Sáez Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren zuzendaritzapean atzo Iruñan bilduta, Idugarbi, SL enpresak Murillo el Fruton hondakinak baloratu eta kudeatzeko duen zentroko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (UPS) aldatzearen aldeko irizpena eman du.


Espedientean instalazioaren funtzionamendurako beharrezkoak diren zerbitzu batzuetan aldaketak gehitzen dira. Besteak beste, hornidura elektrikoaren linea eta bideko sarbideak aipatzen dira; dokumentuan jasotakoaren arabera, hirigunetik urrunago dagoen leku batetik abiatuko dira, proiektua jendaurrean azaltzean udalerriko 200 auzokok eta interesdunek baino gehiagok aurkeztutako alegazioei jaramon eginez.


Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak Departamentuko azalpenak entzun ondoren, Batzordeak aldaketa honi oniritzia eman dio, konponbide egokia bermatzearen baldintzapean, sustatzailearen, Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak Departamentuaren, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza Departamentuaren eta Murillo el Frutoko Udalaren artean akordioa lortuta.


Murchante eta Añorbe


 Bestalde, Lurraldearen Antolamendu Batzordea Murchante eta Añorbe Udaletako Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduari (LOEE) buruzko espedienteen alde agertu da, kasuan kasuko Udal Plan Orokorrak idatzi aurretik ematen den pausoa.


Murchanteren kasuan, 1.700 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusi da, eta horietatik %50 gutxienez babestuak izango dira. Era berean, jarduera ekonomiko, industrial, tertziario eta nekazaritzako eta abeltzaintzakoetara bideratutako azalera zabaltzea aurreikusi da, 70 hektarea lortu arte Lodosako Kanaleko begiztan.


Berdeguneei eta hornikuntzei dagokienez, udalerriaren iparraldean hiri-parke bat sortzea planteatu da, kanalaren ondoan, eta beste kirol-inguru bat hortik hurbil, Charasen, Pago Bajon dagoenari (futbo-zelaia) gehituko zaiona, zabalgarria da eta.


Ingurumen-kontserbazioari dagokionez, Murchanteko LOEEn, besteak beste, Pulguer idoiaren ingurua, La Nava estepako hegaztien ingurua, Lodosako Kanaleko korridore ekologikoa eta Queiles ibaiko baratzeen behe ibarra babestea proposatzen da. Horrez gain, ibaitik hurbil dauden inguruetan uholdeen arriskuari buruzko ikerketa egitea aurreikusi da futbol-zelaiaren ondoan ekipamendu berriak ezartzeko aukera dagoen baloratzeko.


Bestalde, Añorberen kasuan, espedientean 170 eta 200 etxebizitza bitartean eraikitzea eta eskolak oraingo inguruaren ondoan dagoen beste batean hedatzea proposatu da. Era berean, dokumentuan aisiarako berdegunea sortzea jaso da eskolen eta frontoiaren ondoan.


Bide-sistemari dagokionez, Añorbeko hego-mendebaldeko irteera NA-6020 errepidearekin (Artederreta-Martzilla), udalerria eta Artaxona lotzen dituena, konektatzen duen errepidea zabaltzea proposatu da, eta lursailak erreserbatu dira errepide berri bat egiteko hirigunean sartzeko bihurgunearen (NA-6013 – Añorbe) eta futbol-zelaiaren inguruaren artean, hirigunearen ingurubidea eta etorkizuneko hazkundeen muga izan dadin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa