(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak atzerrian adoptatutako adingabeak artatzeko mediku protokoloa sortu du osteguna, 2008.eko azaroak 20

Ekimenak atzerrian adoptatutako adingabeen eta euren familien osasun artapena erraztuko du, adopzio prozesuaren edozein fasetan


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren bidez, atzerrian adoptatutako adingabeak artatzeko mediku protokoloa sortu du. Hain zuzen ere, neska-mutikoen jaioterriko berezitasunak kontuan hartu eta haurrak behar bezala artatzea ahalbidetuko duen tresna informatikoa da.


María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak eta María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak protokoloaren jatorria eta helburuak azaldu dituzte, prentsaurrekoan. Hain zuzen ere, nazioarteko adopzio prozesuetan pediatria balioespenak egiteko gidaliburu batean oinarrituta sortu dute protokoloa. Gidaliburua Adopzioa eta Harrera Babesteko Elkarteen Koordinakundeak (CORA) eta gai horretan adituak diren zazpi pediatra espainolek egin zuten, eta gaur arratsaldean aurkeztuko dute, nazioarteko adopzioei buruzko jardunaldi batean.


Protokoloaren bidez gidaliburua erkidego bakoitzeko osasun sistemara egokitu dute, eta Nafarroan, zehazki, Lehen Mailako Artapeneko pediatrek, psikologoek eta Familia, Haurtzaro eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiko teknikariek osatutako lan talde baten bidez egituratu dute.


Kutz kontseilariak azaldu duenez, CORAren gidaliburua Nafarroako berezitasunetara egokitzeak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko historia kliniko informatizatuak gaiaren gainean zuzenean esku hartzea ahalbidetu dute. Hain zuzen ere, Foru Komunitatean adoptatutako haurren %15ek adopzio prozesuan aipatu gabeko patologiak izaten dituzte, eta txertoei edo aurrekariei buruzko datuak (besteak beste) fidagarritasun txikikoak izaten dira.


Beraz, gabezia horiek arintzeko, osasunaren arloko esku-hartzeetarako protokoloa sortu dute. Zehazki, protokoloaren ezarpenak bi ondorio izanen ditu: batetik, adingabearen osasun egoera eta integrazio maila hobetzea ahalbidetuko du, haren arazoak edo portaera egiaztatu ondoren; eta bestetik, profesionalak gaituko ditu, adingabeak behar bezala artatzeko.


Kutz kontseilariak adierazi duenez, adoptatutako adingabeak artatzeko mediku protokoloak hiru fase izanen ditu (adingabeak Espainiara iritsi ondoren). Hala, lehenengo fasean, arrisku faktoreei eta jatorrizko geografia inguruneko osasun arazo espezifikoei buruzko informazioa bilduko dute eta beste datu interesgarri batzuk bildu edo zehaztuko dituzte (adopzioaren aurretiko fasea). Bigarren fasean, berriz, haurrek arazo eta gaitz arruntik ba ote duten egiaztatuko dute eta euren bilakaeraren jarraipena eginen dute, arazoak eta gaitzak kontrolatzen saiatzeko. Horretarako, haurrak pediatrarenera eraman beharko dituzte, lehenengo 24 orduetan edo lehenengo bi asteetan, arazoaren larritasunaren arabera. Eta azkenik, hirugarren fasean, proba medikoen emaitzen jarraipen zehatza eginen dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa