Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du gaurko bilkuran, eta hala, baimena eman du Zugarramurdiko araztegiko sarbidea zabaltzeko.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Nilsa (Navarra de Infraestructuras Locales, SA) enpresa publikoari baimena eman dio Uitzi-Larraungo hondakin uraren tratamendua osatzeko. Akordioaren bidez, "Uitzi-Larraungo hondakin uraren hodi biltzailea, hustubidea eta tratamendua" proiektuak erasandako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakotzat jo dute, desjabetu ahal izateko.
Ekitaldian, osasun profesionalek eta Hiesaren aurkako elkarteetako ordezkariek gaixotasunari buruz hitz egin dute, eta prebentzioaren eta sendagaien arloko lorpenen garrantzia azpimarratu dute
Nafarroako Gobernuak baimena eman du 2009-2013 aldian 7,9 milioi euroko laguntzak emateko, eta hala, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan ingurumen hobekuntzak sustatzeko. Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programako 2. Ardatzeko "Natura 2000 Laguntzak" eta "Estepa Eremuetako Nekazaritza-Ingurumen Laguntzak" neurrietarako gastu konpromisoa da, eta hain zuzen ere, programa horixe da Nafarroako Gobernuaren nekazaritza politikaren garapenerako tresna nagusia.
Nafarroako Gobernuak, gaur, Hezkuntza Departamentuak eta hiru udalek izenpetuko dituzten lankidetza hitzarmenetako testuak onartu ditu
Aurten, bost sari eman dituzte: Gaztearen, Gizarteko Parte-hartzearen eta Erakundeen edo Entitateen kategorietako lau garaikur eta aipamen berezi bat