(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Javier Caballero presidenteordeak eta Juan Manuel Fernández Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak Iruñeko Erregistro Zibilaren bulego berriak bisitatu dituzte asteartea, 2008.eko abenduak 9

Santxo Indartsua kaleko 8. zenbakian daude eta orain arte Justizia Jauregian zeukaten azaleraren bikoitza dute.


Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak eta Juan Manuel Fernández Martínez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak Iruñeko Erregistro Zibilaren bulego berriak bisitatu dituzte gaur goizean. Santxo Indartsua kaleko 8. zenbakian daude, antzinako Ogasuneko Leihatila Bakarra egon zen leku berean.


Bulego horiek eraikita, Iruñeko Erregistro Zibila Justizia Jauregitik atera, eta epaitegiak handitzeko espazioa izanen da bertan. Orain arte eraikinaren sarreran zegoen, eta gune horretan, hain zuzen ere, Epaitegi Dekanoa kokatuko da; eta gaur egun hura hartzen duten aretoetan Lan Arloko 4. zenbakiko Epaitegia egonen da. Aurtengo abenduaren 31n jarriko da martxan.


Lokal berriaren egokitzapen lanak 276.045 eurokoak izan dira, eta bertako espazioa bulego zaharrenaren ia bikoitza da: izan ere, azalera erabilgarria 155 metro koadro izatetik 295 metro koadro izatera pasatu da. Espazio hori hiru gunetan banatzen da: lehen gunean, harreralekua eta itxarongela daude; bigarrenean, bulegoak; eta hirugarrenean, artxibategia, bi bulego, bilera gela bat eta bi komun.


Jendearen arretarako guneei dagokienez, bulego berriek honako hauek dituzte: informazio orokorreko postu bat lokalaren sarreran; jaiotza, ezkontza eta heriotza inskripzioak izapidetzeko arreta zuzeneko bost postu; erregistro izapidetzeak (nazionalitate espedienteak, ezkontza zibilak, auzotasun zibila, izen-abizen aldaketak, etab.) egiteko beharrezkoa den dokumentazioari buruzko informazioa jasotzeko bi postu; eta espediente horiek gauzatzeko lau postu. Azken horretarako beharrezkoa da ordua eskatzea, bulegoetan bertan edo 848 42 40 62 telefono zenbakira deituta.


Egokitzapen lanak ‘MRM arquitectos enpresak zuzendu eta SADAR Reformas’ enpresak egin ditu. Traba arkitektonikoak ezabatu dituzte, eta etxaurrea erabat berritu dute, energia kontsumoa murriztea ahalbidetuko duen gune argitsua sortzeko.


Iruñeko Erregistro Zibilean magistratu batek, idazkari judizial batek eta hamahiru funtzionariok egiten dute lan. Jendearentzako arreta ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Halere, jaiotza, ezkontza eta heriotza ziurtagiriak Internet bidez ere eska daitezke, www.mjusticia.es webgunean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa