(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak eta Euskaltzaindiak jarraipen batzordearen bilera egin dute gaur ostirala, 2008.eko abenduak 12

Euskarabidearen 160.000 €-ko diru laguntzarekin Akademiak 2008an garatutako jardueren balantzea egin dute


Bileraren une bat. ( irudia handitu )

Euskarabideak eta Euskaltzaindiak jarraipen batzordearen bilera egin dute gaur goizean Iruñean, bi erakundeek iragan maiatzean izenpetutako lankidetza hitzarmenaren jarraipena egiteko.


Ekitaldi horretan, Xabier Azanza Arbizu Erakundeko zuzendari kudeatzailea eta Andrés Urrutia Badiola Euskaltzaindiako presidentea izan dira. 2008an Euskarabideak emandako 160.000 €-ko diru laguntzarekin Euskaltzaindiak garatutako jardueren balantzea egin dute. Besteak beste, Arbizu, Igoa eta Lekaroz herriei dagozkien grabazioak digitalizatu, herrietan euskarak dituen aldaeren atlasa landu, Juan Karlos Lopez-Mugartzaren Erronkari eta Ansoko toponimiaz, Edu Zelaietaren Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa eta Pedro de Axularren Gero berrargitalpen elebiduna editatu dituzte.


Horrez gain, 2009ko udaberrian egingo diren terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldiak prestatu dituzte. Príncipe de Viana aldizkariko euskarazko gehigarriak digitalizatu dituzte, Onomastikaren Corpuserako lanak egin dituzte, eta iragan urrian, "Pirinioetako hizkuntzak. Lehena eta oraina" izeneko XVI. Biltzarra egin zen Iruñean.


Maiatzean izenpetutako hitzarmenarekin, Euskarabideak Euskaltzaindiari 160.000 €-ko diru laguntza emateko konpromisoa hartu zuen, aipatutako jarduerak garatzeko. Hitzarmen horren bitartez, 2002an Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sinatutako lankidetzarako esparru hitzarmena luzatu zen. Lankidetzarako esparru hitzarmen horrek bi erakundeen arteko lankidetzarako oinarri orokorrak ezartzeaz gain, bi erakundeen arteko finantza eta material konpromisoak arautzen ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa