(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa eta Iruñea sustatuko dituzte datozen hiru urteetan Europako Cervantes institutuetan astelehena, 2008.eko abenduak 15

Horixe erabaki dute, gaur, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Cervantes Institutuak, denen artean izenpetu duten akordioaren bidez


Nafarroa eta Iruñea Cervantes Institutuak Europa osoan dituen zentroetan sustatuko dituzte, datozen hiru urteetan, erakusketa ibiltari baten bidez. Horretarako, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkateak eta Carmen Cafarell Serra Cervantes Institutuko zuzendariak akordioa izenpetu dute, gaur goizean.


Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak 200.000 euroko ekarpena eginen dute (erdibana) erakusketa antolatzeko eta gauzatzeko, eta Cervantes Institutuak, berriz, erakusketa egiteko lokalak egokitu eta utziko ditu.


Erakusketan margolanak, eskulturak, ikus-entzunezko materiala, irudi grafikoak, soinu erreprodukzioak edo simulazioak bilduko dituzte, besteak beste, Iruñeak eta Nafarroak joera europazalea dutela islatzeko.


Zehazki, Foru Komunitateko ondare artistikoa aurkeztuko dute, arte plastikoen arloko nafar artista eta autoreen lan nagusien bidez, tradizio handiko zein eskola moderno eta abangoardiakoetako artista eta autoreen lanen bidez. Era berean, Nafarroako ondare historiko-artistikoa ere aurkeztuko dute (erromatar kokaguneak, arabiar eragina, Nafarroako Erresuma Erdi Aroan, eta XXI. mendera arteko bilakaera). Nazioartean ezagunak diren arkitektoen eragina ere azpimarratuko dute.


Erakusketa Nafarroako Nazioarteko Planaren baitan dago. Hain zuzen ere, plana Sanz presidenteak aurkeztu zuen, azaroan, eta Nafarroa nazioartekotu dadin sustatzeko neurriak biltzen ditu.

Horregatik, Nafarroa artearen ikuspuntutik sustatzeaz gain, garapen ekonomiko handia, hainbat sektoretako trebakuntza profesionala, dinamismoa, modernotasuna eta arlo guztietako berrikuntza ezaugarri dituen lurralde gisa ere sustatuko dute Foru Komunitatea. Azken batean, turismoaren, ekonomiaren eta enpresaren ikuspuntutik erakargarria den lurralde gisa aurkeztuko dute Nafarroa.


Gogoan izan behar dugu Cervantes Institutua Espainiak 1991n sortu zuen erakunde publikoa dela eta haren helburuak honako hauek direla: gaztelania sustatzea eta irakastea, eta Espainiako eta Latinoamerikako kultura munduan zabaltzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa