Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Menuak ospitaleetako sendagile dietalarien laguntzarekin prestatu dituzte
Urtero bezala, Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleek menu bereziak prestatu dituzte Gabon gaueko afarirako eta Eguberri eguneko bazkarirako. Menuak honako hauek dira:
Nafarroako Ospitalea
Gabon gaueko afaria: hasierakoak, hegazti krema eta itsaski eta zainzuri entsalada epela; jaki nagusia, legatza otarrainarekin; eta azken-burukoak, konpota aranekin eta mertxika sikatuekin eta turroia.
Eguberri eguneko bazkaria: hasteko, salda eta kardua nafar erara almendra saltsan; ondoren, Erriberako arkumea "panadera" patatekin; eta azkenik, fruitu entsalada eta turroia.
Bideko Ama Birjina Ospitalea
Gabon gaueko afaria: itsaski krema, itsaski hostopila (vol-au-vent), meroa otarrainarekin, arrautza esnea eta eguberrietako gutiziak.
Eguberri eguneko bazkaria: hasteko, kardua nafar erara edo kuiatxo krema (aukeratzeko); ondoren, arkume errea entsaladarekin edo gihar xerra sagar purearekin (aukeratzeko); eta azken-burukoa, anana naturala edo arroz esnea (aukeratzeko) eta eguberrietako gutiziak.
Lizarrako García Orcoyen Ospitalea
Gabon gaueko afaria: hasteko, arrain zopa eta kardua almendra saltsan; ondoren, legatza saltsa berdean txirlekin; eta azkenik, anana naturala eta turroia.
Eguberri eguneko bazkaria: salda, itsaski entsalada, azpizuna plantxan pikillo piperrekin, bizkotxoa karameluarekin, eta turroia.
Tuterako Sofia Erregina Ospitalea
Gabon gaueko afaria: buillabesa, kardua txirlekin, zapo buztana Orioko estiloan, eguberrietako enborra eta turroia.
Eguberri eguneko bazkaria: salda jerez ardoarekin, eskarola entsalada ahuntz gaztarekin, arkume errea "panadera" patatekin, limoi eta mandarinazko sorbetea, eta turroia.
Ubarmin Klinika
Gabon gaueko afaria: hasteko, kardua kreman urdaiazpiko kurruskatsuarekin eta aratxe salda; ondoren, zapo txitxi-burruntzia otarrainxkekin eta ganba saltsarekin; eta azkenik, konpota aranekin eta mertxika sikatuekin eta turroia.
Eguberri eguneko bazkaria: zapo eta ganba entsalada, tapioka zopa, arkumea txilindron eran, anana naturala, eta turroia.
Xabierko San Frantzisko Psikogeriatrikoa
Gabon gaueko afaria: kardua almendra saltsan eta Jabugo patea, legatz xerra otarrainxkekin eta amerikar saltsarekin, eguberrietako konpota eta turroia.
Eguberri eguneko bazkaria: frijituak, itsaski krema, arkume errea "panadera" patatekin, txokolatezko profiterolak eta turroia.