(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitateko telebista kateek Sanz presidentearen Eguberrietako mezua emanen dute gaur asteazkena, 2008.eko abenduak 24

Sanzek eskaera hau egin dio Estatuko Gobernuari: Nafarroako Abiadura Handiko Trena abian jartzeko dagozkion eginkizunak bete ditzala eta azpiegiturari behin betiko bultzada eman diezaiola 2009an


Sanz Presidentea. ( irudia handitu )

Foru Komunitateko telebista kateek Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentearen Eguberrietako mezua emanen dute gaur, eta bertan, nafar guztiei jai zoriontsuak opatzeaz gain, eskaera bat eginen dio Estatuko Gobernuari. Foru Komunitatean Abiadura Handiko Trena abian jartzeko dagozkion eginkizunak bete ditzala eta lanei behin betiko bultzada eman diezaiela 2009an. Izan ere, Sanzen esanetan beharrezko azpiegitura da.


Zentzu horretan, Sanz presidenteak "trena" ez galtzearen aldeko apustua egin du, "oraina eta etorkizuna trenbide bidezko komunikazioetan dagoelako". Gaineratu duenez, "ezin gara gelditu isolatuta eta atzeratuta, ezin dugu bidaiatu azken bagoian", abiadura handiko trenak Nafarroa Estatuarekin eta Europarekin lotuko baitu. Beraz, "Estatuko Gobernuak bere eginkizunak beteko dituela" espero du Miguel Sanzek, eta Nafarroako Gobernuak dagozkion konpromisoak eta gehiago bete dituela uste du.

Sanz presidenteak, bestalde, guztion ahaleginak batu daitezen nahi du, krisiari eta ziurgabetasunari aurre egiteko, "arreta oinarrizko esku-hartzeetan jartzeko eta gaur egungo egoera kalte handiegirik jasan gabe gainditzea ahalbidetuko duten ekimenak gauzatzeko", ongizatean eta aurrerabidean aurrera egiten jarraitzeko egoerarik onenean egon ahal izateko.


Nafarroako Gobernuak 2007az geroztik ekonomiaren eta gizartearen arloan egin dituen esku-hartzeen errepasoa ere egin du Sanzek, eta besteak beste, Nafarroa 2012 Plana edo 2009ko Aurrekontuen Legea (berriki onartu dutena) aipatu ditu. Presidenteak adierazi duenez, "aurrekontuak beharrezkoak dira mundu osoa astintzen ari den krisialdi korapilatsutik onik ateratzen lagunduko diguten ekimenei sostengua emateko".


Miguel Sanzek iristeko dauden ekimenak ere aipatu ditu, hala nola garapenarekin zerikusia duten berrikuntza programetarako bultzada, ikerketarako sostengua, edo gizarte eta osasun zerbitzuen hobekuntza, eta gaur egungo egoera korapilatsua lehenbailehen gainditu dezagun nahi duela adierazi du, "enpresek, gazteek eta familiek konfiantza berreskuratzeko eta une zailok atzean uzteko".


Aurten ere, Nafarroako Gobernuko presidenteak terrorismoa gaitzetsi eta baztertu du. Miguel Sanzen hitzetan, "terrorismoak hainbat urtez kendu digun askatasuna berreskuratu behar dugu, beharrezkoa den askatasuna, berdintasunean oinarrituta hazten eta oinarrizko eskubideez gozatzen lagunduko diguna; izan ere, gaur egun oinarrizko eskubideak falta dituen Europako txoko bakarra gara". Sanzek, zentzu horretan, legea aplikatzen jarraitzeko eskatu die agintariei, eta alderdi demokratiko guztiei, berriz, eskura dituzten elementu guztiak erabil ditzaten eskatu die, helburu bakarrarekin: ETA erakunde terrorista suntsitzea.


Sanz presidenteak, Eguberrietako mezua amaitzeko, jai zoriontsuak opatu dizkie nafar guztiei, eta datorren urteari begirunez, ilusioz eta konfiantzaz begiratzeko eskatu du, "etorkizunari ilusioz eta konfiantzaz, guztiok batera eta erabakitasunez ekiten badiogu, irabazteko aukera guztiak izanen baititugu".

Dokumentazioa:
Texto completo del mensaje del Presidente Sanz
Ver este mensaje
Escuchar este mensaje

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa