(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak alertan jarraitzen du, tenperatura baxuak direla-eta asteazkena, 2009.eko urtarrilak 7

Foru Komunitateko errepide sarea zabalik dago, baina bigarren mailako sareko Izaba-Frantzia errepidean kateak behar dira


Nafarroako Gobernuak alertan jarraitzen du, Neguko Bidezaintza Planaren baitan, batik bat tenperatura baxuak direla-eta; izan ere, eguraldiaren iragarpenen arabera, gero eta euri-elur gutxiago eginen du.


Estatuko Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, gaur eta bihar zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egonen da Foru Komunitateko iparraldean eta mendebaldeko mendilerroetan. Baliteke han-hemenka elurra egitea, gutxi betiere. Izotza lurralde osoan eginen du, eta Pirinioetako leku batzuetan izozteak gogorrak izanen dira. Hori dela-eta, elurra kentzeko makinak prebentzio lanetan jardunen dira, errepideetan izotz plakak egin daitezen saihesteko.


Eguerdiko datuen arabera, Nafarroako errepide sarean arazoak dituen gune bakarra NA-1370 (Izaba-Frantzia) errepidea da. Bertan, kateak behar dira 22. kilometrotik aurrera (El Ferial), elur-bisutsa dela-eta. Gainerako errepideak zabalik daude, baina goizean kateak behar izan dira NA-7210 (Meano-Araba) eta NA-7211 (Lapoblación-Aguilar Kodes) errepideetan.


Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea gomendatzen du, batik bat errepideetan izotz plakak egin daitezkeelako. Hain zuzen ere, gaur goizean (7:40ean) pertsona bat arin zauritu da A-10 Sakanako autobidean (Gasteizerantz, Olatzagutia inguruan), bere autoa bidetik atera denean. Lehen ikerketen arabera, ziur asko istripua izotzaren eraginez gertatu izanen da.


Egoera honen aurrean, Neguko Bidezaintza Planaren baitan dauden zerbitzuek lanena jarraitzen dute (Errepideen Zainketa Zerbitzua, Nafarroako Larrialdietako Agentzia, Foruzaingoa eta Guardia Zibila), eta uneotan Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak elurra kentzeko 34 makina dauzka lanean, polizia taldeen laguntzarekin.


Era berean, joan-etorriren bat egin aurretik Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazioa eskura dezaten gomendatzen die Nafarroako Gobernuak herritarrei. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunea edota 900 400 100 doako telefono zenbakia erabil ditzakete herritarrek, informazio eguneratua eskuratzeko. Nafarroaz kanpoko errepideetako egoeraren berri jakin nahi izanez gero, berriz, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunea (www.dgt.es) edo 900 123 505 doako telefono zenbakia erabiltzea komeni da. Gainera, gorabeheraren bat izanez gero, lehenbailehen Nafarroako Larrialdietako Agentziari jakinaraztea komeni da, 112 telefono zenbakiaren bidez, arazoak ahal bezain laster konpontzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa