(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 18.000 euro eman dizkie Behartsuen Senidetxoei; hots, Eguberrietako zorion-txartelik ez bidaliz Gobernuak aurrezten duen zenbatekoa ostirala, 2009.eko urtarrilak 9

Nafarroako Gobernuak txeke bat eman die, Behartsuen Senidetxoak eraikitzen ari diren zahar egoitza finantzatzen laguntzeko asmoz


Sanz presidenteak 18.000 euroko txekea eman die gaur Behartsuen Senidetxoei; hots, Eguberrietako zorion-txartelik ez bidaliz Nafarroako Gobernuak eta Foru Komunitateko Administrazioak aurrezten duten zenbatekoa. Presidentea Pilar ama nagusiarekin bildu da txekea emateko, eta ekitaldira kongregazioko Rocío ahizpa ere bildu da.


Zenbatekoaren bidez kongregazioaren gastuen zati bat finantzatzen lagundu nahi du Nafarroako Gobernuak, eta batik bat Iruñean egiten ari diren eraikinaren gastuak ordaintzen lagundu nahi du. Eraikin horretan zahar egoitza eta kongregazioaren egoitza egonen dira, eta aurreikuspenen arabera, 2010aren hasierarako amaituko dute, ama nagusiak azaldu duenez.

Behartsuen Senidetxoak kongregazioa 1839an sortu zuten, eta beharrean dauden adinekoei laguntzea du xede. Gaur egun, 170 urteko jardunaren ondoren, bost kontinenteetako 31 herrialdetan daude. Behartsuen Senidetxoek zahar egoitza bat eraiki zuten Iruñean 1887an (Gipuzkoa hiribidean), eta 2007an, berriz, bota egin zuten eraikin berri bat egiteko. Eraikina orube berean ari dira eraikitzen, eta laurogei bat lagunentzako lekua izanen du. Euren kabuz balia daitezkeen zein laguntza behar duten adinekoak artatuko dituzte bertan, egoitza publiko edo pribatu bat ordaintzeko adina baliabiderik ez duten pertsonak betiere. Gaur egun, eta lanak amaitu bitartean, kongregazioak Gasteizen duen egoitzan bizi dira Iruñeko Behartsuen Senidetxoak.


Gogoan izanen duzuenez, Eguberrietako zorion-txartelak posta arruntez ez bidaltzea eta xede horretarako erabiltzen zuten zenbatekoa ongintzako erakunde bati ematea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak 2006an, eta hurrenez hurreneko hirugarren urtez Behartsuen Senidetxoak izan dira onuradunak. Nafarroako Gobernuaren ustez, kongregazioak onura publikoko eta interes sozialeko lana egiten du Foru Komunitatean, eta horretarako beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak karitateari esker lortzen dituzte; izan ere, Behartsuen Senidetxoek zein artatzen dituzten pertsonek ez dute erakunde publikoen laguntzarik jasotzen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa