(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak abiadura handiko baskula bat aurkeztu du; ibilgailuak irudi bidez identifikatzeko sistema duen baskula da astelehena, 2009.eko urtarrilak 12

Espainian ezarri duten lehenengoa da, eta gainera, urruneko identifikazio sistema berritzailea du, kontrolak egiten dituzten polizien segurtasuna hobetzeko


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak abiadura handiko baskula bat aurkeztu du gaur goizean. Ibilgailuak irudi bidez identifikatzeko sistema duen baskula da, Espainian ezarri duten lehenengoa, eta Susana Labiano Bastero Garraioaren zuzendari nagusia eta Juan Ramón Rábade Iraizoz Barne zuzendari nagusia ere bildu dira ekitaldira.


Hain zuzen ere, A-68 errepidean (lehengo N-232) ibilgailuen karga kontrolatzeko gune bat dago, Ribaforada inguruan, eta baskula berria hari lotuta dago. Baskulak, gainera, gehiegizko karga daramaten ibilgailuak aurre-sailkatzeko sistema du, urruneko identifikazio sistema berritzailea, kontrolak egiten dituzten polizien segurtasuna hobetuko duena.


Baskularen ezarpena Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren saiakuntza pilotu baten testuinguruan dago kokatuta. Ibilgailuak pisatzeko azken teknologiak ezartzea xede duen saiakuntza da, hain zuzen, eta 60.000 bat euroko aurrekontua du unitateko. Errepidean integratuta eta ezkutatuta dagoen sistema da, eta egokitutako bidean barrena igarotzen diren ibilgailu guztiak pisatzea eta sailkatzea ahalbidetzen du, ibilgailuak gelditu gabe. Hala, ibilgailu guztiei buruzko datuak bildu ditzake, eta batik bat ibilgailu astunei buruzko datuak.


Sistemak ibilgailuak aurre-sailkatzea du xede. Hala, gehiegizko karga daramaten ibilgailuak detektatu, bidetik atera, eta kilometro bat aurrerago dagoen baskulara eraman ahal izanen dituzte, karga kontrolatzeko. Horrela bada, zirkulazioa aldez aurretik sailkatuko dute, gehiegizko karga daramaten ibilgailuak detektatzeko, eta gainera, ikuskapena bizkorrago eginen dute, polizien eta gidarien lana errazteko.


Errepidean gehiegizko kargarekin dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeak garrantzi handia du, hiru alderdiri begira: bide segurtasuna, bidegabeko lehia salgaien garraioaren sektorean, eta errepideen zaintza. Izan ere, gehiegizko karga daramaten ibilgailuak ezegonkorrak dira larrialdi egoeretan balaztatu behar izanez gero, eta gainera, garraioaren sektoreko lehia askea faltsutzen dute eta errepideko zorua hondatzen dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa