(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Iruñeko Eskualdeko Etxeko Ospitaleratze Zerbitzuaren instalazio berriak bisitatu ditu asteazkena, 2009.eko urtarrilak 14

María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak Iruñeko eta bertako Eskualdeko Etxeko Ospitaleratze Zerbitzuaren instalazio berriak bisitatu ditu; Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Pabiloiko behe solairuan dauden instalazioak, alegia. Artapen mota horren bidez, gaixoak etxean bertan jasotzen du tratamendua, ospitaleko konplexutasun, intentsitate eta iraupen berarekin.


Hain zuzen ere, gaixoak ospitaleko azpiegituren beharrik ez izanagatik sendagileen zainketa aktiboak eta artapen espezializatua behar dituenean, ospitalean eskaintzen den artapena gaixoaren etxean bertan eskaintzen dute osasun profesionalek, denbora jakin batez. Beraz, ez da gaixo kronikoentzako zerbitzua; ez eta egonaldi luzeetarako unitatea ere.


Etxeko Ospitaleratze Unitatea Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Pabiloiko behe solairuan dago, eta 200 bat m2ko azalera du. Bertan, farmazia-biltegi eremua, balio anitzeko lan aretoa, bulegoak, etab. daude.


Iruñeko Eskualdean 2008ko uztailaren erdialdean jarri zuten abian zerbitzua. Iruñeko hiru ospitale publikoetako gaixoek erabil dezakete (Bideko Ama Birjina Ospitalea, Nafarroako Ospitalea, eta Ubarmin Klinika), eta 280.000 bat pertsonaren esku dago. Zerbitzua udalerri hauetan eskaintzen dute, hain zuzen: Iruñea, Burlata, Atarrabia, Barañain, Zizur, Antsoain, Berriozar eta Aranguren Ibarrean.


Gaur egun, Etxeko Ospitaleratze Unitateko langileak honako hauek dira: sendagile bat (Atal burua), erizain bat (Erizaintza Unitateko burua), bi sendagile laguntzaile, bost EUD (Erizaintzako Unibertsitate Diplomadunak), eta administrari laguntzaile bat.


2008ko uztailetik abendura bitarte 61 gaixok erabili dute Etxeko Ospitaleratze Unitatea, ehuneko bertsuan bi ospitale publikoetatik. Beraz, ebaluatu dituzten gaixoen %92,4k erabili dute zerbitzua.


Gaixoen batez besteko adina 72,1 urtekoa izan da (20-94 urte), eta %68,9 gizonezkoak izan dira. Zerbitzua erabili duten gaixoen %86,4ri alta eman diete, eta %8,5 berriro ospitaleratu dituzte, hainbat arrazoi direla-eta. Gaixoak batez beste 9,59 egunez egon dira etxean "ospitaleratuta".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa