(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bakaikuko trenbide mailako pasabidea 2010eko lehenengo seihilekoan kenduko dute osteguna, 2009.eko urtarrilak 15

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak proiektua onartuko du aurki, eta 6 bat milioi euroko kostua izanen duten lanak datorren uda baino lehen enkantean jarriko ditu


Bakaikuko trenbide mailako pasabidea (langa gabea) 2010eko lehenengo seihilekoan kenduko dute. Laura Alba Cuadrado Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria Eduardo Urrestarazu Bakaikuko alkatearekin eta Josune Gorriti zinegotziarekin bildu da gaur goizean Bakaikuko udaletxean, eta bileraren ondoren egin duen prentsaurrekoan eman du egitasmoaren berri.


Informazio ekitaldian José Luis Echávarri Arraiza Herri Lanen zuzendari nagusiak ere parte hartu du. Albak bertan adierazi duenez, aukeren azterlana aurkeztu diote gaur Bakaikuko Udaleko ordezkariei, eta gainera, Nafarroako Gobernuak herriguneko trenbide mailako pasabidea kentzeko irtenbiderik onena aukeratu duela jakinarazi diete. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak hasieran proposatu zuen aukera da, hain zuzen, eta hari jarraiki, sei begiko trenbide gaineko pasabide kurbatua eraikiko dute herriko industrialdetik gertu. Kontseilariak adierazi duenez, konplexutasun handiko lanak egin beharko dituzte, eta 6 bat milioi euroko kostua izanen dute.


Aukerak hainbat irizpideren arabera aztertu ondoren (alderdi funtzionalak, ekonomikoak eta ingurumenekoak), Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak hasierako proposamena gauzatzea erabaki du (espedientea jendaurrean egon da dagoeneko). Bestalde, kontseilariak udal ordezkariei jakinarazi dienez, Departamentuak proiektua onartuko du aurki eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari baimena emateko eskatuko dio, administrazio baldintza guztiak bete eta lanak datorren uda baino lehen enkantean jarri ahal izateko. Hala, lanak 2010eko lehenengo seihilekoan amaituko dituztela aurreikusten dute. Kontseilariak adierazi duenez, gainera, datorren astean bilera tekniko bat eginen dute Bakaikuko Udalarekin, eta proiektua azalduko diete, behin betiko onespena eman aurretik.


Trenbide mailako pasabideak kentzeko esku-hartzeak


Nafarroako Gobernuak eta RENFE/ADIFek akordioak izenpetu zituzten Foru Komunitateko trenbide mailako pasabide guztiak kentzeko (1998, 1999 eta 2004ko gehigarria), eta Alba kontseilariak gogora ekarri duenez, Nafarroako Gobernuari hiru pasabide kentzea falta zaio gaur egun akordio horiei jarraiki (horietako bat Bakaikukoa). Zehazki, Nafarroako Gobernuak eta RENFE/ADIFek kendu beharreko 46 pasabideetatik 5 kentzea falta zaio Foru Gobernuari (Bakaikukoa, Izurdiagakoa, Garinoaingoa, eta Iruñeko trenbide begiztako biak), eta 2 kentzea falta zaio, berriz, RENFE/ADIFi (Noaingoa eta Arbizukoa).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Video de la Rueda de Prensa
Audio de la Rueda de Prensa
Alternativas propuestas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa