(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Moderna Planeko adituen batzordeko lehengo osoko bilkuraren irekierako buru izan da ostirala, 2009.eko urtarrilak 16

Batzordeak Nafarroako garapen ekonomikoaren eredu berria definituko du, datorren hamarkadetarako


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Moderna Planeko adituen batzordeko lehengo osoko bilkuraren irekierako buru izan da, gaur goizean, Baluarten.


Batzordeak Nafarroako garapen ekonomikoaren eredu berria definituko du, hiru hilabetetan, eta hala, datozen hamarkadetan bete beharreko ildo estrategikoak (orokorrak, sektorialak eta lurraldekoak) ezarriko dituzte. Batzordeak 33 kide ditu, hain zuzen. Nafarroari buruz eta nazioarteko sektore ekonomiko eta sozialei buruz asko dakitelako hautatu dituzten pertsonak dira, eta esan dugun moduan, Nafarroako garapen ekonomikoaren eredu berria eta hori erdiesteko ildo estrategiko nagusiak definitzea izanen dute xede. Oinarrizko urratsa da, etorkizunean aberastasuna sor dadin bermatzea helburu duen eredu berria lantzeko prozesuaren baitan.


Osoko bilkuraren irekiera ekitaldian honako hauek parte hartu dute, Moderna Planean parte hartzen duten erakundeen eta entitateen ordezkari gisa: Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria; Roberto Jiménez Alli PSN-PSOEko idazkari nagusia; José Manuel Ayesa Dianda Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidentea; Juan Goyen Delgado UGTko idazkari nagusia; José María Molinero de Frutos CCOOko idazkari nagusia; Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea; eta Ángel Gómez Montoro Nafarroako Unibertsitateko errektorea.


Aurreikuspenen arabera, batzordea lau aldiz bilduko da urtarriletik martxora bitarte. Hala, beste hiru bilkura eginen dituzte, helburu hauekin:


- Lehenengo bilera: Nafarroak aurrean dituen ziurgabetasun nagusiak aztertzea, etorkizuneko agertokiei buruzko ikuspuntu komuna hitzartzea, agertokirik erakargarriena identifikatzea, eta hartara iristeko baldintzak identifikatzea.


- Bigarren bilera: epe luzeko ikuspegia eraikitzea eta estrategia bat definitzea, Foru Komunitateko oinarrizko apustuak barne hartuta, ikuspuntu sektorialetik zein lehiakortasun faktoreen ikuspuntutik.


- Hirugarren bilera: proposatutako estrategia eta harekin lotutako helburu nagusiak aurkeztea eta baliozkotzea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Dossier del comité de expertos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa