(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haurrak eta nerabeak sustatu, artatu eta babesteko Foru Legea garatzen duen erregelamendua onartu du Gobernuak asteartea, 2009.eko urtarrilak 20

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hala, haurrak eta nerabeak sustatu, artatu eta babesteko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea neurri batean garatzen duen erregelamendua onartu du. Erregelamenduak zazpi kapitulu eta bi azken xedapen ditu, hain zuzen.


Erregelamenduaren lehen kapituluan, garatutako arloak laburbildu dituzte: adingabeak babesteko eskumena duen entitate publikoko langile espezializatuen araubide juridikoa; Balioeste Batzordearen araubide juridikoa eta prozedura araubidea (kide anitzeko organoa, babesik gabeko egoera jakin batzuei buruzko informazioa emateko eskumena duena); Administrazioaren esku-hartzeak jarduera, hedabide eta produktu jakin batzuei begira (batik bat, establezimendu eta ikuskizun publikoak, argitalpenak, ikus-entzunezkoak, telekomunikazioak, hedabide telematikoak, publizitatea, eta kontsumoa); badaezpadako neurriak; babesik gabeko egoerak; familia artapena; eta babes neurrien jarraipena, aldaketa eta iraungitzea.


Erregelamenduaren bigarren kapituluan, berriz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan adingabeak babesteko eskumena duen entitate publikoko langile espezializatuen atxikipena, profil profesionala eta eginkizunak zehaztu dituzte.


Balioeste Batzordea


 Hirugarren kapituluan, Balioeste Batzordea arautu dute: nolakotasuna, funtzioak, osaera eta prozedura araubidea. Batzordeak adingabeak babesteko esku-hartzeetako batzuetan baino ez ditu beteko dagozkion funtzioak (kasu larrienetan eta garrantzitsuenetan), eta zehazki, honako hauek eginen ditu: babesik gabeko egoera agertu edo desagertu dela jakinarazi, eta baita babesik gabe dauden adingabeen zaintza kudeatzeko neurrien, zaintza aldaketen eta babes baliabideen berri eman ere.


Laugarren kapituluan, Administrazioak jarduera, hedabide eta produktu jakin batzuen aurrean egindako esku-hartzeak arautu dituzte (batik bat, establezimendu eta ikuskizun publikoak, argitalpenak, ikus-entzunezkoak, telekomunikazioak, hedabide telematikoak, publizitatea, kontsumoa, eta merkataritza).


Babesik eza, arriskua eta familia artapena


Bosgarren kapituluan, babesik gabeko egoerekin zerikusia duten alderdietako batzuk arautu dituzte:


- berehalako artapenaren eta badaezpadako neurrien antolaketa, kasu larrietan eta bereziki larrietan.


- babesik gabe egoteko arriskuaren ebaluazioa eta arrisku motaren definizioa (arina, neurrizkoa edo handia), batetik; eta babesik gabeko egoeraren ebaluazioa, bestetik; bi kasuetan, helburuen, programen eta babes ekintzen definizioa.


- arrisku egoerak, babes neurri berri bat babesik ezari aurre egiteko tradiziozko neurrietatik haratago.


- babesik gabeko egoera izendatzeko prozeduraren definizioa eta administrazio tutoretzaren eta borondatezko zaintzaren definizioa.


Azkenik, seigarren eta zazpigarren kapituluetan familia artapena arautu dute eta Foru Dekretuko babes neurri guztietarako jarraipen, aldaketa eta iraungitze mekanismoak ezarri dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa