(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitateak iparramerikar unibertsitarioak energia berriztagarrietan trebatzeko eskaintza egin du asteazkena, 2009.eko urtarrilak 21

Sanz presidenteak New Yorken iragarri duenez, Nafarroak energia kontsumoaren hazkundea egonkortzea lortu du


Atzo New Yorken egin zuten hitzaldi batean Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi zuenez, energia berriztagarrietan espezializatu nahi duten iparramerikar unibertsitarioak Nafarroara etor daitezke. Horretarako, ikastetxeak elkarlanean jardun daitezen eta beka sistema baten sor dadin proposatu zuen Sanzek.


"The New York Times" egunkariaren egoitza berria etxe orratzen hiriko 41. kalean dago, eta Estatu Batuetako Nafarroaren V. Asteko lehenengo ekitaldi instituzionala bertan egin zuten. Berrehun eta berrogei pertsonek auditorioa bete zuten, eta Sanz presidenteak Foru Komunitateko energia politika azaldu zuen; hots, Nafarroa energia berriztagarrien arloko buru izatera eraman duen politika.


Miguel Sanzekin batera mahai inguru batean parte hatu zuten adituek adierazi zutenez, Nafarroa eredu da energia berriztagarrien arloan, eta gainera, euren esanetan, atzoko jardunaldia historikoa izan zen energia garbien arloan; izan ere, Etxe Zuriko presidente berria Estatu Batuetan energia garbiak garatzearen alde dago. Chris Gadomski New Yorkeko Unibertsitateko irakasle eta Estatu Batuetako Energiaren Elkarteko kideak adierazi zuenez, datozen lau urteetan Ipar Amerikak Foru Komunitatearen urratsei jarraituko diela espero du. Gainera, Gadomskik honako galdera hau egin zuen: "Nafarroak ahal izan badu, zergatik ez guk?". Mahai inguruan honako hauek ere parte hartu zuen: José María Roig Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak, Carol Kissane New Yorkeko Unibertsitateko irakasleak eta Fernando Viana aholkulariak.


Ipar Ameriketako adituen arabera, Barak Obamak arrakasta izanen balu energia berriztagarrien aldeko apustuan, ingurumenaren arloko abantailak lortzeaz gain, Estatu Batuetako kanpo politika eta segurtasun nazionala ere hobetuko lirateke; izan ere, Erdialdeko Ekialdeko herrialdeekiko energia mendekotasuna txikituko litzateke.


Miguel Sanzek Nafarroako Energia Planaren edukiak azaldu zituen, eta adierazi zuenez, Foru Komunitatean kontsumitzen den elektrizitatearen %65 energia berriztagarrietatik lortzea ahalbidetu du plan horrek. Gainera, Nafarroak energia kontsumoa egonkortzea lortu du 2005az geroztik, eta 2006an eta 2007an hazkundea txikitu egin da (erdia baino gehiago).


Miguel Sanzen hitzaldiaren ondoren debate bat egin zuten, eta bertaratu zirenek honako gai hauen berri jakin nahi izan zuten bereziki: nafarren babesa energia garbiei; Nafarroako Gobernuaren autonomia fiskala, Nafarroan energia garbiak Estatuen eta Europan baino neurri handiagoan bultzatzea ahalbidetu duena; eta energia garbien eta hazkunde ekonomikoaren arteko bateragarritasuna krisialdi garaian.


Sanz presidenteak adierazi zuenez, energia berriztagarriek Nafarroako Barne Produktu Gordinaren %5eko ekarpena egiten dute eta Nafarroako lanpostuen %2,5 sortzen dituzte. Presidentearen esanetan, gainera, kalitate eta soldata handiko lanpostuak dira.


Nafarroak antolatutako ekitaldira bertaratu zirenen sentimenduak islatze aldera, "Times Centre" egoitzako pantaila handian honako esaldi hau idatzi zuten: "Harri aroa harriak bukatu baino lehen amaitu zen, eta petrolioaren aroa petrolioa bukatu baino lehen amaituko da".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa