(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak 2008an Espainiako hiriburuan egindako 107 ekitalditan ordezkatu zuen Foru Komunitatea osteguna, 2009.eko urtarrilak 22

Bestalde, Sanz presidentearen eta Gobernuko kideen informazio topaketak bultzatu zituen, 52 ekitaldi soziokultural publiko antolatu zituen, eta nekazaritzako elikagaien, berrikuntzaren eta turismoaren sektoreetako enpresa eta merkataritza ekimenei sostengua eman zien


Nafarroako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak 2008an Espainiako hiriburuan egindako 107 ekitalditan ordezkatu zuen Foru Komunitatea, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak argitaratu duen Jarduera Txostenaren arabera (Ordezkaritza aipaturiko Departamentuari atxikita dago). Txosteneko datu azpimarragarrienetako bat horixe da, eta Foru Gobernuak Estatuko Administrazioaren, autonomia erkidegoen, ordezkaritza diplomatikoen eta enpresaren, gizartearen, hezkuntzaren eta kulturaren arloko erakundeen aurrean (besteak beste) duen ordezkaritza instituzionala islatzen du.

Nafarroako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzan Salvador Estébanez Eraso titularrak, laguntzaile batek, eta Kultura eta Turismo Departamentuaren beka duen pertsona batek egiten dute lan, gaur egun.


Txostenean adierazi dutenez, Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzak sostengua eman zien Nafarroako Gobernuko presidenteari eta Foru Gobernuko kideei, Espainiako hiriburuan egoitza duten Estatu erakundeekiko eta erakunde publiko eta pribatuekiko harremanetarako. Hala, 2008an Ordezkaritzaren egoitzan bertan 10 bilera antolatzen lagundu zuen. Gainera, Foru Gobernuari sostengua eman zion Madrilera egin zituen bidaietan. Zehazki, komunikazio agentziekin batera informazio topaketak antolatzeko sostengua eman zuen (informazio topaketetan 600 bat pertsona ospetsuk parte hartu zuten), eta baita presidenteak eta hedabideek zuzenean egindako topaketak antolatzeko sostengua ere.


Txostenean, bestalde, Ordezkaritzak iaz egin zituen kudeaketak aipatu dituzte, ordezkari diplomatikoek Nafarroara egindako bisitei dagokienez, eta baita 12 erakunderekin egindako kudeaketak ere.


Sostengua eta sustapena, enpresa eta merkataritza ekimenetarako


Nafarroak Espainian eta nazioartean duen lekua dinamizatzea xede duten enpresa eta merkataritza ekimenetarako sostengua eta sustapena eskaini zituen Nafarroako Ordezkaritzak iaz. Batik bat berrikuntzaren, nekazaritzako elikagaien eta turismoaren arloko ekimenak izan ziren, eta Nafarroako gastronomia sustatze aldera nekazaritzako elikagaien sektoreko erakundeei emandako laguntza azpimarratu dezakegu (Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutua (ICAN), PRODECASA, Jatorrizko Deiturak, edo hainbat udal, besteak beste). Estreinakoz, "Reyno Gourmet" marka sustatzeko hamabostaldia antolatu zuten Madrilen, Espainiako hiriburuko nafar jatetxeekin elkarlanean.


Turismoaren sustapenari dagokionez, 11.000 liburuxka banatu zituzten Ordezkaritzak antolatutako ekitaldietan. Gainera, egoitzan bertan 1.000 liburuxkatik gora eman zizkieten Nafarroa ezagutu nahi zuten pertsonei.

Berrikuntzaren sektorean, azpimarratzekoa da "Navarra Infocenter" enpresa Madrilen aurkezteko ekitaldia antolatzen lagundu zuela Nafarroako Ordezkaritzak.


Nafarroako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak, bestalde, Foru Komunitatea gizartearen, kulturaren eta turismoaren arloetan sustatzeko jarduerak egiten ditu. Zentzu horretan, Ordezkaritzak 52 ekitaldi soziokultural publiko antolatu zituen 2008an, eta horietara 10.500 pertsona bildu ziren. Besteak beste "El Retiro" parkeko Kioskoan egindako bi kontzertuak azpimarratu ditzakegu (Los Iruñako" taldeak eta "La Pamplonesa" musika bandak eskainitako kontzertuak). Bestalde, "Navarra, Muestra de Cine 2008" (Nafarroa, 2008ko Zinema Erakusketa) ere oso interesgarria izan zen; estreinakoz egin zuten, Espainiako Zinematekan (Madril), eta hiru eguneko iraupena izan zuen. Eta hurrenez hurreneko laugarren urtez, Madrilgo "Teatro Español" antzokian Nafarroako Eguna ospatu zuten; 800 pertsona ospetsu bertaratu ziren.


Aipatu ditugun ekitaldiez gain, nafarrek Espainiako hiriburuan antolatutako 16 ekitaldiren berri eman zuen Ordezkaritzak iaz; horretarako, 19.000 jakinarazpen elektroniko pertsonalizatu bidali zituen. Gainera, Madrilgo nafar elkarteei bultzada eta sostengua ematen jarraitu zuen Ordezkaritzak, bileren eta topaketen sustapenaren bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa