(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak publizitate kanpaina berria eta bere turismo eskaintza aurkeztuko ditu FITUR-en ostirala, 2009.eko urtarrilak 23

Nazioarteko Turismo Azoka (FITUR) urtarrilaren 28tik otsailaren 1era eginen da Madrilgo IFEMAren Azoka Esparruan, eta Nafarroaren standa 7. pabiloian kokatuko da. Foru Komunitatearen aurtengo turismo eskaintza ezagutarazteaz gain, publizitate kanpaina berria aurkeztuko dute.


Edizio honen nobedadeetako bat Ernest Hemingway idazlearen tamaina errealeko eskultura bat izanen da. Hain zuzen ere, idazleak Nafarroara eginiko azken bisitaren 50. urtemuga ospatzen baita aurten. Eskulturak 185 zentimetro neurtzen ditu, eta 240 kilo pisatzen ditu, gutxi gorabehera. Bere egilea Funesko José Javier Doncel da, eta Nafarroako standean izanen duen presentzia Gaztelu plazako Cafe Iruñaren lagapenari zor dio. 2007az geroztik, plaza horretan dago kokatuta bere eskultura, hain zuzen ere, Hemingwayren Txokoa bezala ezagutzen den lekuan.


Bestalde, Nafarroako standak birtualki Sanferminetako entzierroaren ibilbidea egiteko aukera eskainiko du, Proevent enpresak garatutako sistema baten bitartez. Simulagailu birtual hau prototipo bat da. Lasterka egiteko zinta baten gainean eta kaskoa jantzita, erabiltzaileak entzierroan ateratzeko esperientzia bizi ahalko du.


Musika Azkoiengo txaranga batek jarriko du edizio honetan. Ostegunetik igandera bitartean, eskualdeko musika eta folklore tipikoak izanen ditu ardatz.


Standak 500 metro karratu edukiko ditu, eta bitartekariei, prentsari, preskribatzaileei, eta oro har, publikoari Nafarroa norako turistiko gisa aurkezteko balioko du. Enpresa esleipenduna Nafarroako Eventos (Zunzarren, SM) izan da. Standa diseinatzeko, 2009an Nafarroako Komunitatearen turismorako garrantzitsuak izanen diren hiru gai hartu dira: "Nafarroa. Bizitzeko erak" turismo kanpaina berriaren aurkezpena, Hemingway Urtearen ospakizuna eta 2016ko Europako hiriburutzarako Iruñea-Torun hautagaitzaren sustapena.


Standa hainbat eremutan banatuta egonen da. Erakundearen eremuak erakusmahaia izanen du, turismoa sustatzeko materiala banatzeko, eta pantaila bat, ikusizkoak proiektatzeko. "Nafarroako turismo sektoreko profesionalak" bezala izendatutako eremu profesionalari dagokionez, sektoreko hainbat enpresa hartuko ditu.


Eremu nagusiak biltegiak eta dastatze-taberna edukiko ditu. Beheko solairuan egonen da publikoarentzat zabalik, eta Marisol de Caderita jatetxeko catering taldea arduratuko da lan horretaz. Bestalde, Nafarroako hainbat enpresa egonen dira standean, beren produktuekin: Arbizu, SA (hestebeteak eta artisau pateak), Mitxel Etxenike (ahatetik ateratako produktua), Bodegas Julián Chivite, Bodegas Ochoa, Bodegas Pagos de Araiz, Bodegas Príncipe de Viana, Bodegas de Sada, Bodegas Señorío de Otazu, eta Viñedos y Bodegas Alconde


Horrez gain, standak 25 metro karratuko eremu bat izanen du aurkezpenetarako. Solairugainean kokatuko da eta lanerako bi bulego eta prentsa aretoa ere izanen ditu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa
Campaña publicitaria

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa