(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak "Borondate Adierazpena" izenpetu dute, euskara sustatzeko astelehena, 2009.eko urtarrilak 26

Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko kontseilariak harrera egin dio, gaur goizean, Miren Azkarate Villar Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko buruari. Gogoan izanen duzuenez, 2008ko otsailean kontseilariak bisita ofiziala egin zion sailburuari, sortu berria zen Euskarabidea eta Xabier Azanza bertako zuzendari kudeatzailea euskal agintariei aurkezteko, eta gaurko bisita haren ordainetan egin du Azkaratek.


Nafarroa eta EAEn arteko hitzarmena.

Nafarroa eta EAEn arteko hitzarmena. ( irudia handitu )

Iazko bisitan Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikak aztertu eta lankidetza bideak aztertu zituzten, eta gaurkoan, berriz, Nafarroako eta Euskadiko euskararen ordezkari nagusiek Borondate Adierazpena izenpetu dute, euskararen hizkuntza normalizaziorako lankidetza sustatzeko.


Aldez aurretik, 11:00etan, Carlos Pérez-Nievas kontseilariak eta Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak harrera egin diete, Euskarabidearen egoitzan, euskal ordezkariei (Azkarate sailburua eta Patxi Baztarrica Hizkuntza Politikarako sailburuordea).


Borondate Adierazpena


Bi ordezkariek Borondate Adierazpena izenpetu dute Iruñean, "Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko loturak estutzeko, eta hala, euskararen sustapena, ikerketa, dokumentazioa, plangintza eta hizkuntza politika bultzatzeko, euskararen hizkuntza normalizazioaren arloko lankidetza eta harremanak hobetze aldera".


Testuan adierazi dutenez, Borondate Adierazpenari jarraiki batera eginen dituzten jardueren lehentasunezko helburuetako bat honako hau izanen da: "hizkuntza politikaren arloko lankidetza teknikorako loturak ezartzea, informazioa eta ezaguerak trukatzeko eta helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen arloko esku-hartzeak koordinatzeko. Hori guztia euskararen irakaskuntzarako oinarrizko curriculum komuna sortzeko, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen duenaren arabera eta bi Administrazioek homologa ditzaketen ziurtagiriak eta tituluak sortze aldera".


Borondate Adierazpenak izenpetu duten unetik aurrera izanen du eragina, eta bi alderdiek beste lankidetza esparru bat ezarri bitartean egonen da indarrean.


Gogoetak


Adierazpenaren gainean, honako gogoeta egin daitezke:


1. Euskarabidearen funtzioetako batzuk honako hauek direla: "euskara garatzeko programak eta jarduerak sustatu, sostengatu eta antolatzea, entitateekin eta herri administrazioekin elkarlanean; Nafarroaz kanpoko entitateekin elkarlanean jardutea, Nafarroan euskarak lekua izan dezan eta Nafarroan euskara erabil eta ikas dadin sustatzeko; eta Nafarroatik kanpo bizi diren euskaldun taldeekiko harremanak sustatzea".


2) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren esku-hartzeen baitan honako hauek daudela: "euskararen erabilera sustatzeko ekintzak bultzatzea eta Nafarroako erakundeekiko lankidetza bideratzea, Nafarroako Gobernuarekin programak hitzartzeko beharrezkoak diren pausoak emateko borondatearekin".


3) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskarmentu handia duela honako arlo hauetan: ikerketa eta diagnosi soziolinguistikoa; lege garapena eta plangintza euskararen hizkuntza normalizazioaren arloan; eta hizkuntzen arloko programen eta ekintzen ezarpena, hizkuntza koofizialtasuneko testuinguruetan.


4) HABE Institutuak (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari atxikitako erakundea) Helduei Euskara Irakasteko Oinarrizko Curriculuma ezarri duela Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegien sarean, eta baita dagokion ziurtatze sistema ere, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.


5) Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak Lurraldeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren jarraipen txostenean (2005) egindako gomendioetako bat honako hau dela: "Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Autonomia Erkidegoko sustapen, ikerketa, dokumentazio, plangintza eta hizkuntza politikarako sistemen arteko loturak estutzea komeni dela, euskararen hizkuntza normalizazioaren arloko lankidetza hobetze aldera".


6) Europako Kontseilua pozik agertu zela, Lurraldeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren jarraipen txostenean (2008), euskara ardatz hartuta Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko harremanetan izandako aldaketa "historikoarengatik", eta agintari eskudunei adore eman ziela "Euskadiren eta Nafarroaren arteko lankidetza indartzeko moduak aurkitzeko, Gutunean aurreikusitako arloetan".


7) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak euskararen hizkuntza normalizazioaren arloko eskarmentua eta informazioa trukatzeko interesa dutela, bakoitzaren eskumenen esparruan.

Dokumentazioa:
escuchar esta rueda de prensa
ver esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa