(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako zortzi zentrotako 15 gurasok "Familian prebenitu" programaren bederatzigarren edizioan parte hartzen dute astelehena, 2009.eko urtarrilak 26

Droga mendekotasunei buruzko Foru Planeko ekimena da, eta horren helburua ikasle gazteek drogarik ez erabiltzea da


Osasun Departamentuko Droga mendekotasunei buruzko Foru Planak "Familian prebenitu" programan parte hartzen duten Nafarroako zortzi hezkuntza-zentrotako Gurasoen Elkarteetako hamabost guraso trebatzen amaitu du. Ekimen honen bidez gurasoen talde bat trebatu nahi da seme-alabek drogarik erabil ez dezaten, eta ondoren, mintegien itxuran, informazio hori ikastetxeko gainerako gurasoei transmitituko diete.


Aurten programaren bederatzigarren edizioa da, eta zentro hauek parte hartu dute: IESO Elortzibar, CE Santa Luisa de Marillac, CEIP Vázquez de Mella, CE Santísimo Sacramento, IES Pedro de Ursua, Jaso Ikastola, CE Hijas de Jesús eta San Fermín Ikastola. Guztietan mintegiak ikasturte honetako bigarren hiruhilekoan egingo dira, eta Droga mendekotasunei buruzko Foru Planak gurasoei parte hartzeko gonbita egiten die, informazioa "esperientzia oso baliagarria delako horrenbeste ardura eragiten duen hezkuntza-alderdi honi aurre egiteko".


Zehatz esanda, "Familian prebenitu" programan erabilitako materialetan puntu hauek jorratzen dira: Zer den familiatik prebenitzea, familia-komunikazioa, zer diren arrisku- eta babes-faktoreak, nola konpondu gatazkak, nola ezarri arau egokiak, nola bultzatu denbora librearen erabilera egokia, nola prebenitu eta saihestu ditzakegun drogen erabilerarekin lotutako arazoak familiatik eta nola jokatu lehenengo droga-kontsumoen aurrean.


2001ean "Familian prebenitu" programa hasi zenetik, Droga mendekotasunari buruzko Foru Planak Nafarroako hogeita hamar hezkuntza-zentrotako 118 guraso trebatu ditu. Geroko mintegietan, urte horretatik aurrera mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.


Soziologiaren eta jokabidearen arloko adituen ustez, familia funtsezko lan-esparrua da drogen erabilerekin arazoak saihesteko, familian eskuratu eta garatzen baitira seme-alabek bizimoduari aurre egitea eta, beraz, drogekin harremanak izatea baldintzatuko dituzten jokabideak, sinesmenak, balioak, ohiturak, bizimoduak eta jarrerak. Familia-esparruko prebentzioaren helburua familiaren hezkuntza-eginkizuna sendotzea da, eginkizun hori egunero-egunero egin daitekeelako, seme-alaba oso gaztea denetik.


Ildo horretatik, gogorarazi behar da Droga mendekotasunari buruzko Foru Planaren lehentasunezko helburuetako bat familiatik prebentzioa sustatzea dela. Hori dela eta, ekimen ugari bultzatzen dira, hala nola hitzaldiak, mintegiak, trebakuntza-jarduerak askotariko materialekin edo gurasoak jomuga dituzten antzezlanak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa