(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

MABk 9,5 milioi € Nafarroara bideratzea aurreikusi du 1. eta 2. lehentasuneko mahastien 1.646 hektarea ateratzeko 2008-1009 kanpainan osteguna, 2009.eko urtarrilak 29

Otsaileko lehenengo egunetan 3. lehentasunean sartzen diren lursailak gehitzearen inguruko behin betiko ebazpena prest egongo da


MABk mahastiak diruz lagunduta ateratzeko sustatu duen planak 2008-2009 kanpainako behin-behineko aurrerakina du. Datu horien arabera, Nafarroan 1.646 hektarea aterako dituzte (SIGPAC Erregistroa) 1. eta 2. lehentasunetatik, 731 eskaerari dagozkienak. Horietarako Europak 9,5 milioi eurotik gorako laguntzak bideratuko ditu. (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren interneteko azal-orrian 1. eta 2. lehentasuneko onuradunen behin-behineko zerrenda eskaintzen da).


Une honetan kasuan kasuko kontrolak egiten ari dira, otsaileko lehenengo egunetan, Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruaren Ministerioak 3. lehentasunean sartzen diren lursailak gehitzearen inguruko behin betiko ebazpena prest izan dezan. Mahastizain onuradunek 2009ko apirilaren 1aren aurretik mahastiak atera beharko dituzte, eta primak urte horretako urriaren 15aren aurretik kobratuko dituzte.


Lehenengo kanpaina honetan 2.707 mahasti-hektarea ateratzeko 1.275 eskaera onartu dira. Eskaera horiek Europar Batasunak ezarritako lehentasunen arabera ordenatu ziren: "1. lehentasuna" (55 urtetik gorako titularrak, mahasti guztiak ateratzeko prest daudenak); "2. lehentasuna" (55 urtetik beherako titularrak, mahasti guztiak ateratzeko prest daudenak); "3. lehentasuna" (55 urtetik gorakoak, ustiategia modu partzialean ateratzeko prest daudenak); eta "4. lehentasuna" (gainerakoak).


Beraz, MABren aurreikuspenei esker, Nafarroan "1. lehentasun" eta "2. lehentasun" moduan katalogatutako eskaera guztiei erantzungo zaie, eta 3. lehentasuneko ehuneko bati ere bai, Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruaren Ministerioak oraindik zehaztu ez duen arren.


2008an 333 hektarea atera ziren eskubideak erosita


 Gogoan izango dugun moduan, Nafarroako Gobernuak MABri aurreratzea erabaki zuen, eta 2008an laguntzak ezarri zituen mahastiak landatzeko eskubideak eskuratzeko, milioi bat euro guztira. Neurri horrek 385 titularri mesede egin zien, eta joan den udan mahastien 333 hektarea atera zituzten. Laguntza horien kasuan, Nafarroako Gobernuak MABeko irizpideez bestelakoak ezarri zituen, nekazaritza-azpiegituren arloko jardunei mesede egiteko eta kalitate txikiagoa zuten mahastiak kentzeko.


7.600 mahastizain eta 128 upategi Nafarroan


Neurri horien bidez ekoizpena eta ardoaren salmenta orekatu nahi dira. Bien artean bat-etortzerik ez dagoenez, mahatsaren zein ardoaren oinarrizko ekoizpenean prezioen maila oso txikia da.


Datu orokorrei erreparatuta, Nafarroako mahastizaintzako eta ardogintzako sektorea 7.600 mahastizainek eta 128 upategik osatzen dute gutxi gorabehera, eta horietatik 110 Nafarroa jatorri-deiturakoak dira. Sektorearen urteko fakturazioa 200 milioi euro ingurukoa da. Foru Komunitatean, Nafarroa jatorri-deituraz gain, Errioxa jatorri-deitura eta cavarena daude.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa