(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea azkeneko egunetako berriei buruz mintzatu da astelehena, 2009.eko otsailak 2

CDNko kontseilarien lanari sostengua eman dio, eta AHTa, etxebizitza publikoak lortzeko aukera berdintasuna, Eskolaratze Batzordea, PSNrekiko harremana, Nafarroako Volkswagen eta PFEZa ere izan ditu mintzagai


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak prentsaurrekoa egin du gaur eguerdian, Nafarroako Jauregian, azkeneko egunetako berriei buruz mintzatzeko.


Nafarroako Abiadura Handiko Korridorea


Hasteko, Sanz presidentea AHTari buruz mintzatu da. Adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak "etxeko lanak egin ditu" eta orain Espainiako Gobernuari dagokio bere hitza betetzea; izan ere, Ekonomia Ministerioak eta Sustapen Ministerioak biek onespena eman diete Foru Gobernuarekin izenpetu dituzten testuei. Beraz, testuak Ministro Kontseiluak onartzea eta Espainiako Gobernuak sinatzea baino ez da falta. Zentzu horretan, akordio oztopatu dezakeen edozein traba konpontzeko asmoz Rodríguez Zapatero presidenteari bidali zion gutuna aipatu du Sanz presidenteak. Adierazi duenez, AHTko Nafarroako tartearen finantzaketa Nafarroako Gobernuak bere gain hartu du, Hitzarmen Ekonomikoari jarraiki, eta hala, honako hau esan du: "Ez dut ulertzen zergatik dauden hasi gabe Nafarroako abiadura handiko korridorea eraikitzeko izapideak. Izan ere, hartu duguna baino bide hoberik ez dut ikusten: zuhurtasunez jokatu eta justua dena eskatu, lanak egin daitezela eta Hitzarmenaren bidez finantzatu daitezela".


Sostengua CDNko kontseilarien lanari


Bestalde, Sanz presidentea CDNko bi kontseilarien lanari buruz ere mintzatu da. CDN Nafarroako Gobernuko alderdietako bat da, baina Foru Gobernuan egiten duen lana zalantzan jarri dute, eta horrexegatik, Sanzek honako hau esan du: "Ez dute euren kabuz lan egiten, Gobernu guztia unitate beraren baitan jarduten da". Hala, Departamentuetako ekimenek Gobernu osoaren sostengua behar izaten dute; izan ere, Nafarroako Gobernuaren proiektuak dira, ez kontseilari jakin baten proiektuak. Sanzek gaineratu duenez, ez dago desadostasunik, ezta joan den astean Eusko Jaurlaritzarekin euskararen gainean izenpetu zuten akordioaren gainean ere. Nolanahi ere, Sanzek adierazi duenez, aurrerantzean ere Foruaren Hobekuntza errespeta dezan eskatuko dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari, eta haren esku-sartzeak salatuko ditu.


Etxebizitza publikoak lortzeko aukera berdintasuna


Etxebizitzaren Legearen proiektuari dagokionez (Gobernu Kontseiluan onartuko dute), desberdintasuna edo segizio-zaletasuna sustatuko duen pribilegiorik ez duela ezarriko adierazi du Sanz presidenteak. "Etxebizitza publikoak lortzeko aukera berdintasuna nahitaezkoa da, herritarrek sistema horretan sinetsiko badute"- esan du presidenteak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa