(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Esparza kontseilariak babes ofizialeko 49 etxebizitzatako giltzak eman dizkie jabeei, Agoitzen

asteartea, 2009.eko otsailak 3

Nafarroako Gobernuak 683.000 euroko guztizko diru laguntza eman die jabeei


Momento de la entrega de llaves

Andoni Abaurrea recibe la llave de su casa de manos del consejero Esparza, en presencia del alcalde Enguita. ( irudia handitu )


aur goizean José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak babes ofizialeko 49 etxebizitzatako giltzak eman dizkie jabeei, Agoitzen. Francisco José Enguita Moros alkatea ere bildu da ekitaldira.


Etxebizitzak "Agrupación Las Heras" kalean daude, 1. zenbakitik 11.era bitarte, eta hiru logela, jangela-egongela, sukaldea, bainugela, komuna, garajea eta trastelekua dituzte. Etxebizitzek 86,70 m2tik 89,50 m2ra bitarteko azalera erabilgarria dute, eta salneurria, berriz, 129.756,18 euroko da (edo 138.839,11 euro, BEZa barne).


Babes ofizialeko 49 etxebizitzek 63 jabe dituzte, eta guztiak Agoitz, Artzi eta Orotz-Betelukoak dira. Gainera, Nafarroako Gobernuak 683.181,82 euroko guztizko diru laguntza eman die 45 etxebizitzatako jabeei. Hain zuzen ere, 10.288,15 eurotik 20.760,99 eurora bitarteko laguntzak dira, eta hala, batez besteko laguntza publikoa 15.181,82 eurokoa da. Laguntzen zenbatekoak familia bakoitzeko batez besteko diru sarreren arabera kalkulatu dituzte. Zentzu horretan, familiotako diru sarrerak Ondorio Askotarako Errentaren Adierazle Publikoa (IPREM) 1,40-5,23 bider dira (indizea 2,42 bider, batez beste).



Etxebizitzak 4.500 metro koadroko hiri lursail batean eraiki dituzte, 2003an Nafarroako Gobernuak Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioari eman zion lursailean. Orduan, Fundazioak eta Agoizko Udalak akordioa erdietsi zuten, lursailean babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko.


Akordioari jarraiki, 2005eko urtarrilaren 3an Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioko ordezkariek (José Andrés Burguete presidenteak, José Javier Esparza idazkariak, eta José María Arcelus eta José Ignacio Videgain patroiek ) eta VINSA sozietate publikoak (Nafarroako Etxebizitzak SA) hitzarmena izenpetu zuten, lursailean babes ofizialeko 49 etxebizitza eraikitzeko.


Hitzarmenari jarraiki, VINSAk etxebizitzak eraiki ditu eta Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioak hirigintza lanak egin ditu. Lanak 2006aren amaieran jarri zituzten enkantean, eta duela zenbait aste amaitu dituzte. Hirigintza lanek 371.254,38 euroko kostua izan dute (BEZa kanpo), eta etxebizitzen eraikuntzak, berriz, 4.251.462 euroko aurrekontua izan du.


Etxebizitza bloke bateko behe solairua Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioarena da, eta bertan Agoizko erretiratuen etxe berria eta profesional haztegi txiki bat eginen dituzte. Haztegiari dagokionez, bi pertsona motari begira eginen dute: batetik, Agoitz ingurukoak diren eta lan munduan lehen urratsak egiten ari diren pertsonei begira; eta bestetik, kanpokoak izanagatik Agoitzen lokal bat eduki nahi duten pertsonei begira. Horiek guztiek gastuak partekatu ahal izanen dituzte, nork bere lekua izateari uko egin gabe.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa