(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar Genero Indarkeriari buruzko Gogoetarako Jardunaldiak berrabiatuko dituzte, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eskutik asteazkena, 2009.eko otsailak 4

Hasteko, "La violencia: componente central del género masculino. La necesidad de un cambio radical de socialización" txostena aurkeztuko dute


Bihar Genero Indarkeriari buruzko Gogoetarako Jardunaldiak berrabiatuko dituzte, Baluarten, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eskutik. Hala, jarraipena emanen diote iaz abiatu zuten programari, Nafarroako Gobernuaren sustapenarekin eta finantziazioarekin.


Hasteko, Marina Subirats i Martorik "La violencia: componente central del género masculino. La necesidad de un cambio radical de socialización" txostena aurkeztuko du. Subirats Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia katedraduna, ikertzailea, Emakumearen Institutuko zuzendari ohia, Bartzelonako Udaleko zinegotzi ohia, eta zenbait liburu eta artikulu espezializaturen egilea da, hain zuen.


Genero Indarkeriari buruzko Gogoetarako Jardunaldiak emakumeen aurkako indarkeriaren arloan lan egiten duten profesionalei begira antolatzen dituzte (abokatutza, psikologia, osasun zerbitzuak, gizarte zerbitzuak eta hezkuntza), eta honako helburu hauek dituzte: batetik, eztabaida gune bat sortzea, genero indarkeriaren arloan lan egiten duten pertsonek arazoa tratatzeko metodoak berrikusteko; eta bestetik, gogoetarako gonbit egitea, desberdintasunak eta generoaren teoria aztertzeko, esku hartu aurretik beharrezkoak diren bide komunak sortzeko, eta azken batean, emakumeen aurkako indarkeria ulertzeko.


Programa iaz gauzatu zuten estreinakoz, urtarriletik urrira bitarte. Guztira lau saio egin zituzten, eta emakumeen aurkako indarkeriaren hainbat adierazpen aztertu zituzten. Iazko jardunaldietan 100 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten.


Genero indarkeriari buruzko datuak (2008)


Programak oso harrera ona izan zuen iaz, eta horrexegatik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak jarraipena emanen dio aurten, indarkeria matxistaren fenomeno konplexua aztertzeko. Zentzu horretan, 2008an 1.272 emakumek salaketaren bat egin zuten genero indarkeria tarteko (%28ko gorakada 2007arekin alderatuz gero).


2008ko salaketen %42,72 Foruzaingoaren aurrean egin zituzten; %26, Iruñeko Udaltzaingoaren aurrean; %19, Polizia Nazionalaren aurrean; eta %12, Guardia Zibilaren aurrean.


Salaketen %61 Iruñean egin zituzten, eta gainerakoak: %15, Tuteran; %7, Erribera Garaian; %5, Lizarrerrian; %4, Nafarroako ekialdean eta ipar-mendebaldean; %1, Pirinio inguruan; eta %3, lekua zehaztu gabe.


2008ko salaketak honako arrazoi hauengatik egin zituzten: %57, eraso fisikoengatik; %7, eraso fisiko eta psikikoengatik; %4, eraso psikikoengatik; %8, sexu erasoengatik, sexu gehiegikeriarengatik edo sexu askatasunaren aurkako delituengatik, eta %24, urruntze aginduak ez betetzeagatik edo mehatxuak, iraina eta bortxa tarteko.


Erasotzaileen eta biktimen arteko harremana kontuan hartuz gero, 2008ko salaketak honako arrazoi hauengatik egin zituzten: %60, bikotekideek egindako erasoengatik; %26, bikotekide ohiek egindako erasoengatik; %6, ahaideek edo bizikideek egindako erasoengatik; %3, biktimekin harremanik ez zuten erasotzaileek egindako erasoengatik; eta %5, biktimekin zehaztu gabeko harremana zuten erasotzaileek egindako erasoengatik.


Biktimen nazionalitateari dagokionez, berriz, %50 Espainiako biktimak izan ziren; %49, kanpokoak; eta %1, nazionalitate ezezagunekoak.


Erasotzaileen nazionalitateari dagokionez, azkenik, %49 Espainiako erasotzaileak izan ziren; %49, kanpokoak; eta %2, nazionalitate ezezagunekoak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa