(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


2008an Nafarroako Gobernuko 24 unitate hasi ziren zerbitzuen gutunak egiten

asteazkena, 2009.eko otsailak 11

Politika Publikoak Ebaluatzeko Foru Batzordeak azkeneko urtean herritarren artapena hobetzearren egindako lana aztertu du



2008an Nafarroako Gobernuko 24 unitate hasi ziren zerbitzuen gutunak egiten; hots, Administrazioak herritarrei esku-hartze konpromisoen eta konpromisoen betetze maila ebaluatzeko adierazleen berri emateko erabiltzen dituen dokumentuak egiten.


Gaur egunera arte, zerbitzu publikoetako 20 gutun onartu ditu Foru Administrazioa: batetik, Foruzaingoko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (INAP) eta Segurtasun Eskolako zerbitzuen gutunak; eta bestetik, bigarren mailako hezkuntzako 17 ikastetxetako konpromisoen gutunak. Herritarrek

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Erregistroan kontsulta ditzakete gutun horiek, eta baita Gobernuak egindako hamabost ebaluazio ere (hezkuntza, enplegu, osasun, gizarte ongizate, turismo eta landa garapeneko gaiekin zerikusia duten plan estrategikoei eta programei buruzko ebaluazioak).

Azkeneko urtean arlo horretan egindako lana aztertu du Politika Publikoak Ebaluatzeko Foru Batzordeak; hots, Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria presidente duen batzordeak. Era berean, 2009ko helburuak ere onartu ditu Foru Batzordeak, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko 21/2005 Foru Legea betetze aldera (Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzea xede duen legea).


Nafarroa da Estatuan kalitate arau bat ezarri zuen lehen erkidegoa, eta zentzu horretan, Foru eta Toki Administrazioan zerbitzuen gutunak egin daitezen sustatze aldera, 2008an Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Zerbitzua sortu zuten INAPen. Iaz, 24 taldek parte hartu zuten trebakuntza saioetan, eta talde horietako gutunen ezarpen maila %80tik gorakoa da.


Departamentuka, unitate hauei buruz ari gara: Toki Administrazioko Departamentuan, 012 Infolocal, Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusia eta NILSA; Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan, Familia eta Adopzioa, Kontsumoa eta Nafarroako Gazteria Institutua –azken hori, gainera, instalazioei, gazteentzako jardueren eskolari eta zenbait jarduerari buruzko gutunak idazten ari da-); Kultura eta Turismo Departamentuan, Museoak, Marketin Turistikoa eta Artxiboak eta Dokumentu Ondarea; Hezkuntza Departamentuan, Trebakuntza, Araudi Akademikoa eta Titulazioa, Teknologia Berriak, Atzerriko Hizkuntzak, Ikasketa Bekak eta Laguntzak, Euskarabidea, Lanbide Heziketa eta Kulturaniztasuna eta Beharrizan Berriak; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, Garraioaren Zuzendaritza Nagusia; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, Nafarroako Enplegu Zerbitzua; eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan, SOS Nafarroa 112 – NLA.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa