(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Ubidearen Lehenengo Faseko obrak amaitzeko 125 milioi euro eskuratu ditu Canal de Navarrak bost finantza erakundetatik

osteguna, 2009.eko otsailak 12

BBVA, Nafarroako Kutxa, ICO, La Caixa eta Ibercaja erakundeek finantzatuko dituzte obrak



Canal de Navarra SA (CANASA) sozietateko Administrazio Kontseiluak mailegu kontratu bat sinatu du gaur bost banku erakunderekin. Guztira, 125 milioiko ekarpena eginen dute, 30 urtera jarritako kredituaren bidez. Ekarpen horrekin Ubidearen Lehenengo Faseko egikaritze lanak beteko dituzte.


CANASAko ordezkari gisa, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Rafael Romeo Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidente eta CANASAko presidenteak sinatu dute. Izan ere, sozietatearen %60 Espainiako Gobernuarena da eta %40 erkidegoko administrazioarena. Finantza erakundeen partzuergoa, berriz, BBVA, Nafarroako Kutxa, ICO, La Caixa eta Ibercaja erakundeek osatu dute.


Izenpetze hori sozietatearen 2000ko kudeaketa hitzarmenarekin bat dator. Bertan zehazten denez, Nafarroako Ubideko obren inbertsioaren %50 CANASAko funts propioekin eginen da (%60 Espainiako Gobernua eta %40 Nafarroako Gobernua), eta beste %50 partikularren ekarpenekin (osorik edo zatika) edo banku erakundeekin 30 urtera sinatutako maileguarekin.


2000. urtean CANASAko kapital soziala 320,5 milioi eurokoa zen; hain zuzen ere, Nafarroako Ubideko obra guztietarako aurreikusitako inbertsio osoaren %50. Orain arte, 301 milioi euro arteko obrak egikaritu dituzte, eta bi administrazioek aurreikusitako ia zenbateko osoa jarri dute.


125 milioi euroko kreditu kontratu hori sinatuta, 7B, 8, 9 eta 10A tarteak eta Pitillasko urmaela esleituko dituzte, eta hala, Nafarroako Ubidearen Lehenengo Fasea amaituko dute. Obra horiek 2011 baino lehen amaituko dira.


Sozietateak kapital soziala jartzeaz gain, 9 urte hauetan sortutako funts propioak jarri ditu. Horiei, hemendik aurrera, zentral hidroelektrikoen ustiapenetik eskuratutako mozkinak gehituko zaizkie; eta irabazi horiei esker, erabiltzaileek gutxiago jarri beharko dute maileguak ordaintzeko.


Nafarroako Ubidea


Nafarroako Ubidearen proiektuan 45 kilometroei dagozkien obrak amaituta daude. Kilometro horiek lehenengo bost tarteei, 18. tarteko adar nagusiari eta Billabeta, Elo eta Artaxoko presei dagozkie. Ubidea kontrolatzeko eraikinaren obrak eta iragan azaroan Itoizko presaren ondoan zentrala jartzeko hasitako lanak ere amaituta daude.


Gaur egun, 24 kilometro egikaritzen ari dira 6, 7A, 19A eta 19B tarteetan. Horiek urte honetako maiatzean amaituko dira. Zerbitzu horri esker, urez hornituko dira Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak eta I,II.1, II.2, III, V.1, VI.2, VI.3 eta VI.4 sektoreetako ureztatzaile elkarteak (13.500 hektarea), Itoizko urtegitik. Gainera, kontratu hau sinatuta, Lehenengo Faseko gainerako tarte eta obrak egikarituko dira (7B, 8, 9 eta 10A eta Pitillasko urmaela).


Nafarroako Ubidea 177 kilometroko azpiegitura da. Itoizko urtegian hasi eta Lorreko laku artifizialean amaitzen da. Obra horren bidez, 57.300 hektarea baino gehiago ureztatu ahalko dira, ur horniketaren kalitatea hobetuko da eta Nafarroako herrien %70i ur horniketa bermatuko zaie; hain zuzen ere, Irati eta Mairagako eskualdeei, Iruñeko Eskualdeari eta Foru Komunitateko hegoaldeko erriberari.

Dokumentazioa:
Video de este acto
Audio de este acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa