(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Museoan familientzako jarduera berri bat egingo dute: "Ametsezko oturuntza"

astelehena, 2009.eko otsailak 16

Nafarroako Museoak, "Ametsezko oturuntza" izenburupean, plastika tailer batzuk antolatu ditu haur eta helduentzat. Tailer horietan ohitura gastronomikoekin zerikusia duten pieza arkeologiko eta artelanak aztertuko dituzte eta beren lan propioa egingo dute. Jarduera Bitartean kolektiboak egingo du, gaztelaniaz eta euskaraz txandaka, martxoko igande guztietan.



Museoen helburu nagusia da ondarea zaintzea eta zabaltzea. Nafarroako Museoan Historiaurretik XX. mendera arteko bidea egiteko aukera ematen dute artelan eta pieza arkeologikoak daude. Ondare hori ezagutzera emateko, Museoan jarduera didaktikoak antolatzen dituzte, bai ikastegientzat, bai jendearentzat, oro har: erakusketa iraunkorra eta aldi baterako erakusketak ikusteko bisita gidatuak, ibilbide antzeztuak, maleta didaktikoak, eskola umeentzako tailerrak (ikasturteak irauten duen bitartean) eta jende guztiarentzat, oro har, Gabonetan, Aste Santuan eta udaran.


Gauzak horrela, Nafarroako Museoak eskaintza didaktikoa zabaldu du, aipatu proposamenarekin; jarduera berrian 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiek parte har dezakete. Martxoak dauzkan bost igandeetan, 11.00etatik 13.00etara, hainbat ibilbide egin ahal izango dira. Jarduera doakoa da eta parte hartzeko Nafarroako Museoko dendan hitzordua eskatu besterik ez dago, hara bertaratuta edo telefono zenbaki honetara deituta: 848428882. Hitzordua jarduera hasi baino 15 minutu lehenagora arte gordeko da; ordutik aurrera goiz horretan bertan Museora joandako bisitariekin beteko da taldea.


Jarduera berri horrek bi helburu orokor ditu: Nafarroako Museoaren eskaintza didaktikoa handitzea eta bilduma iraunkorra familiei eta helduekin bertaratzen diren haurrei erakustea.


Helburu bereziak dira, batetik, partaideek ondarea ezagutzea, balioestea eta errespetatzea; bestetik, jendea Museoko bilduma iraunkorreko obrekin eta, beraz, ondare ondasunekin harremanetan jartzea; eta azkenik, kulturaren alorrean belaunaldi desberdinetako jendea harremanetan jartzea.


Jardueran parte har dezakete 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiak. Txanda bakoitzean hogeiko taldeak egingo dira eta haur guztiak heldu batekin egon behar dute.


Jardueraren eduki orokorrak hauek dira: ondarea, museoa, museoaren helburuak, estilo artistikoen eta garai historikoen ezaugarri orokorrak, teknikak, materialak eta partaideentzat interesgarriak izan daitezkeen beste gai batzuk, kultura artekotasuna eta elikadura ohiturak, adibidez. Eduki espezifikoak, bestalde, hauek dira: artearen eta eguneroko bizitzaren arteko lotura, janaria, historiako ohitura gastronomikoak, janariarekin zerikusia duten objektuak eta tresnak eta sukaldaritzako kultura.


Egutegia hau da: Martxoak 1, El arte y los utensilios de cocina; martxoak 8, Artea eta sukaldeko tresnak; martxoak 15, El arte y las costumbres alimenticias; martxoak 22, Artea eta jateko ohiturak; eta martxoak 29, El arte y los alimentos.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa