(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz presidenteak Elkartasunaren Nazioarteko VIII. "Nafarroa" Saria eman dio Aguaricoko (Ekuador) Bikariotza Apostolikoari

asteartea, 2009.eko otsailak 17

Kaputxinoen misioa 1953az geroztik ari da lanean Ekuadorren, eta indigenen alde egindako lanarengatik eman diote saria; batik bat, hezkuntzaren, osasunaren eta turismo ekimenen arloan eta herri indigenetako kultura, historia eta hizkuntza berreskuratzeko egindako lanarengatik



Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Elkartasunaren Nazioarteko VIII. "Nafarroa" Saria eman dio Aguaricoko Bikariotza Apostolikoari (Kaputxinoen misioa Ekuadorren). Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute, gaur goizean.


"Nafarroa" Saria Foru Gobernuak sustatzen du, Euskadiko Kutxaren laguntzarekin, eta aurtengo saria honako hau izan da: 31.000 € (Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak erdibana ordaindu dute), Jorge Oteizaren "Arri Ernai Zaintzailea" eskulturaren kopia bat, eta diploma bat. Horiek guztiak Jesús Esteban Sádaba misioko obispoak jaso ditu, eta harekin batera egon da, ekitaldian, Heriberto Machoa naporuna indigena.


María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria, Juan María Otaegi Euskadiko Kutxako presidentea eta José Castiella Ekuadorko ohorezko kontsula ere bildu dira ekitaldira, besteak beste.


Sanz presidenteak, bere mintzaldian, omenaldi txiki bat egin dio Euskadiko Kutxako presidenteari; izan ere, aurki erretiroa hartuko du. Gainera, eskerrak eman dizkio "Nafarroa" Sariei emandako sostenguarengatik eta laguntzarengatik. Sanzek esan duenez, 2001az geroztik "sarituen giza alderdian sakontzen ari dira, irrikaz eta emozioz".



Presidenteak adierazi duenez, estreinazko sarituak nafarrak dira, eta zentzu horretan, honako hau esan du nafar misiolariei buruz: "Nafarroak munduaren aurrean eman dezakeen irudirik onena dira; izan ere, Nafarroak behar handia dutenen etorkizunarekiko konpromisoa hartu duela islatzen dute".


Zehazki, Kaputxinoek Ekuadorko indigenen alde egiten duten zerbitzu eta sostengu lana azpimarratu du Sanzek, eta baita indigenek bizirauteko egiten duten ahalegina ere; izan ere, "mundua interes ekonomiko handiek gobernatzen dute, eta sarritan gizateriaren oinarrizko balioei bizkarra ematen die". Presidentea Heriberto Machoari mintzatu zaio, eta aurrera jarrai dezan eta bere kultura, gizartea eta hizkuntza manten ditzan eskatu dio, munduko errealitatearen eta kulturaren garrantzizko zati direlako.


Ondoren, Juan María Otaegi Euskadiko Kutxako presidentea mintzatu da. Adierazi duenez, pozik dago "Nafarroa" Sarietan parte hartu izanagatik. Otaegik gaineratu duenez, beste pertsona batzuen gabezien berri jakin ahal izan du 8 urteotan, eta beharrean daudenen alde lan egiten dutenen garrantziaren lekuko izan da.


Kaputxinoek Ekuadorren egin duten ibilbideari buruz ere mintzatu da Otaegi. Hala, azpimarratu duenez, bertara iritsi zirenean indigenek familia gisa hartu zituzten, eta horri esker, kolonizazio garaian galdu zituzten eskubideetako batzuk berreskuratu ahal izan dituzte. Gainera, 50 urtetik gorako ibilbidean euren habitataren babesle izan direla ere esan du Otaegik.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Discurso del Presidente
Ver este acto
Oir este acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa