(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Elías León Siminiani, Georges Salameh eta Oliver Dury-k beren dokumentalak aurkeztu dituzte Punto de Vistan

asteartea, 2009.eko otsailak 17

Elías León Siminiani, Georges Salameh eta Oliver Dury zinemagileek eguerdian aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Punto de Vista Zine Dokumentalaren Jaialdian lehiaketara eramango dituzten pelikulak; hain zuzen ere, El tránsito, Maesmak eta Mirages, hurrenez hurren.



Elías León Siminiani-ren filma, El tránsito, autoen, trenen eta puntako orduek hiritar modernoaren bizitzan duten eraginaren inguruko saiakera subjektiboa da.


Elías León Siminiani-k Filologia Hispanikoa eta Teoria Zinematografikoa ikasi zituen Espainian eta Zuzendaritza Zinematografikoa Columbiako Unibertsitatean, New York-en. Dos más (2001) izeneko lehen film laburrarekin Latindar Zuzendari Onenaren saria lortu zuen DGA Student Awards-etan eta Dramarik Onena Emmy Student Awards-etan. Archipiélagok (2003) Epaimahaiaren, Publikoaren eta Gidoi Onenaren saria irabazi zuen Columbiako Unibertsitateko Jaialdian. Ludoterapia (2007) film labur onena moduan hautatu zuten Europa Cineman (Italia).


Fikzioa ez den alorrean, mikro film saiakerak aipatu behar dira: Conceptos clave del mundo moderno; horren lehen hiru entregek (La oficina, El permiso eta Digital) nazioarteko berrogeita hamar saritik gora lortu dituzte. Halaber, Límites (2008) lana aipatu behar da; hau da, CCCBk 2009rako antolatutako espainiar zine esperimentalaren hurrengo errektrospektibaren barneko egunkari zinematografikoak.


Maesmak

dokumentalean George Salameh-ek honako historia hauek kontatzen ditu: Pantelis, bidaiari grekoa, Rutbara iritsiko da gerraren aurka olibondoa landatzeko, Irak-eko inbasioa gertatu baino aste batzuk lehenago; William, mediku ingelesa, gaixo terminalekin lanean arituko da buru-belarri, eta, Youssif, historien kontalaria, Bagdad-era itzuliko da zorigaiztoko egun bat gogoratzeko.

Georges Salameh Beirut-en (Libano) jaio zen 1973. urtean, baina greziar nazionalitatea du. Familiak ihes egin zuen gerra zibiletik 1989. urtean eta Atenasen kokatu zen. Salameh-ek institutura bitarteko ikasketak Atenasen egin zituen. 1991 eta 1994 urte artean Zine ikasketak egin zituen Parisen, eta, handik hiru urtera, Atenasera itzuli zen, hots, haren nortasun artistikoa sortu zuen hirira, eta argazkigintza eta zinea jorratzen hasi zen. Lanak Grezian ez ezik, nazioartean ere erakutsi ditu, eta, 2006. urteaz geroztik, Palermon bizi da.


Olivier Dury zinemagileak Mirages dokumentalean kontatzen du egunero, mila kilometrotara, nola dozena bat lagun bultzatzen dituen Europara iritsi ahal izateko itxaropenak. Lehen egunetan, Níger-etik Argeliara gurutzatzerakoan, emigratzaileek aurre egin behar diote desertuko eguraldiari. Bidaian zehar, Mirages-ek banako gisa ikusiko ditu, eta, une labur batean, ikusezintasunetik aterako ditu.


Parisen jaio zen 1967. urtean eta Vancouver Film School Eskolan diplomatu zen. Olivier Dury-k hainbat lan egin ditu zinean, eta, egun, kamera-operadore eta errealizadore moduan egiten du lan. Mirages haren lehen pelikula da.

Dokumentazioa:
Punto de Vista
Georges Salameh

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa