(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Azkeneko hamarkadan Nafarroara etorri diren bost atzerritarretik bat Ekuadorkoa da

asteartea, 2009.eko otsailak 17

Azkeneko urteetan behera egin du Nafarroan erroldatutako ekuadortarren kopuruak, baina oraindik ere horixe da Foru Komunitateko atzerritar talde ugariena



Foru Komunitatean erroldatutako pertsona gehien dituen herrialdea Ekuador da. Izan ere, azkeneko hamarkadan Nafarroara etorri diren bost atzerritarretik bat bertakoa da. Hala, 2008ko urtarrilaren 1eko erroldako datuen arabera, 11.246 ekuadortar zeuden Foru Komunitatean erroldatuta, guztizko atzerritar kopuruaren %17,2.


Datuok María Jesús Vicente Goikoetxea Etorkinak Artatzeko Bulegoko koordinatzaileak eman zituen ezagutzera, berriki, Nafarroako Ekuadortar Elkarteen Federazioak Iruñean eta Tuteran antolatu zuen hitzaldi zikloan.


Hain zuzen ere, ekuadortarrek azkeneko hamarkadan Nafarroan izan duten bilakaera azaldu zuen Vicentek. Hala, 1999an Ekuador ez zen Nafarroan pertsona gehien zituzten hamar herrialdeetako bat, eta 2001az geroztik, berriz, Ekuador zerrendako buru da. Nafarroara ekuadortar gehien iritsi ziren urtea 2000.a izan zen, herrialdeko krisialdiaren ondorioz; urte hasieran 643 ekuadortar zeuden erroldatuta Nafarroan, eta urte amaieran, berriz, 4.552.


2003ra arte, 3.300 bat ekuadortar etorri ziren urtero Nafarroara, eta urte horretatik aurrera, joera moteltzen hasi zen. Hala, 2005etik aurrera, Nafarroan erroldatutako ekuadortarren kopurua behera egiten hasi zen, eta hain zuzen ere, 2004az geroztik zenbateko hori %15 txikitu da. Vicentek adierazi zuzenez, honako arrazoi hauen eraginez, neurri batean: "sarrera bisa eskuratzea derrigorrezkoa delako, lehenengo urteetan iritsi zirenetako batzuek Espainiako nazionalitatea lortu dutelako (eta ondorioz estatistiketan legezko espainiarrak direlako), eta batzuk jaioterrira itzuli direlako".


Nolanahi ere, erroldatutako ekuadortar gehien dituzten erkidegoetan bederatzigarrena Nafarroa da. Bestalde, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, 2008ko urtarrilaren 1ean 65.045 atzerritar zeuden Foru Komunitatean, guztizko biztanle kopuruaren %10,48.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa