(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


L´Urederra Teknologia Zentroak I+G+b arloko lankidetza bultzatuko du, Europarekin eta Latinoamerikarekin

ostirala, 2009.eko otsailak 20

Nafarroako Gobernuak 21,5 milioi euroko laguntzak eman zituen iaz ikerketa, garapen eta berrikuntzarako



Los Arcosko L´Urederra Teknologia Zentroak I+G+b (ikerketa, garapena, berrikuntza) arloko lankidetza bultzatu nahi du Europarekin eta Latinoamerikarekin, hainbat esku-hartzeren bidez. Horixe bera adierazi dute atzo eta gaur Arroizko Ekolo eraikinean egin dituzten jardunaldietan.


Amelia Salanueva Murguialday Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak eman die amaiera jardunaldiei, eta azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak 21,5 milioi euroko laguntzak eman zituen iaz ikerketa, garapen eta berrikuntzarako. Gainera, kontseilariak nabarmendu duenez, I+G+b sektoreak garrantzi handia du gaur egungo krisiari aurre egiteko eta etorkizunean aukera gehiago izateko.


Latinoamerikarekiko I+G+b Lankidetza Sustatzeko Zabalkunde eta Sentsibilizaziorako II. Iberiar Jardunaldiak L´Urederra Teknologia Zentroak antolatu ditu, Berrikuntza Babesteko Zentroen Iberiar Sarearen (RICAI) laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Eusebio Gaínza RICAIko presidentea eta Rafael Ramos RICAIko idazkaria ere bildu dira itxiera ekitaldira.


Jardunaldiotan unibertsitate, enpresa eta teknologia zentroetako ordezkariek parte hartu dute, honako helburu hauekin: Europar Batasunarekin proiektuak antolatzea, eta Nafarroan teknologiaren arloko lankidetza jarduerak antolatzea, Iberiar Penintsularekin eta Latinoamerikarekin, nekazaritzako elikagaien balio kateko enpresetarako.


Amelia Salanueva kontseilariak ikerketa, garapen eta berrikuntza lanetan jarrai dezaten eskatu die parte-hartzaileei, eta honako hau azpimarratu du: Estatuan I+G+b arloko inbertsio handiena egiten duten erkidegoetan bigarrena Nafarroa dela, Madrilen atzetik. Hala, estatistika nazionalen arabera, Nafarroako Gobernuak 2007an 333,8 milioi euroko inbertsioa egin zuen I+G+b arloan. Gainera, kontseilariak adierazi duenez, gizarte aurreratuenetan I+G+b arloko gastuaren %70 baino gehiago sektore pribatuak egiten du, eta Nafarroaren kasuan, sektore pribatuak I+G+b arloko gastuaren %65 egiten du (Estatuan, berriz, %56). Bestalde, Foru Komunitatean ia 5.000 lagunek egiten dute lan berrikuntza jardueretan (Estatuan eta Europan baino tasa handiagoa).


Gainera, Nafarroako enpresen %30,4k berrikuntza jarduerak egiten dituzte, eta Estatuan, berriz, enpresen %23k. 2008an 160 milioi euro erabili zituzten jarduera horietarako.


Amelia Salanuevak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak aspaldi egin zuen ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua, eta jarduera horiexek dira enpresen lehiakortasuna handitzen dutenak. Hain zuzen ere, berrikuntza bultzatzen segitzea, enpresek berrikuntzan inbertitzeko baldintza onenak sortzea, eta teknologia zentroen sarea sortzea ditu helburu III. Plan Teknologikoak (2008-2011).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa