(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Esteban Larrainen "Alicia en el país" obrak irabazi du Punto de Vista sari nagusia, 10.000 eurokoa.

ostirala, 2009.eko otsailak 20

Jean Vigo saria Olivier Duryren "Mirages" lanak irabazi du, film labur onenaren saria Gyula Nemesen "Lost World" filmak eta aipamen berezia eta ikusleen saria Yulene Olaizolaren "Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo" lanak



Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismoko kontseilari Juan Ramon Corpas Mauleonek eman du gaur goizean Punto de Vista jaialdiaren bosgarren edizioko sarien berri. Amaiera ekitaldia gaur arratsaldean izango da, 19.30ean, Civicanen. Ekitaldi horretan sariak entregatuko dituzte eta Peter Greenwayren Rembradt’s J’acusse filma emango dute.


Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko epaimahaikideek, Marta Andreu Muñoz, Peter Lynch, José Enrique Monterde, Ben Rivers eta Hans-Joachim Schlegelek, erabaki dute 10.000 euroko Punto de Vista sari nagusia Esteban Larrainen Alicia en el país dokumentalari ematea, "gizarte kezka bat iniziazio bidaia pattal eta zalantzagarri den istorio txiki baten bitartez azaltzen digulako; istorio horretan mugatu dena unibertsal bihurtzen da eta keinu guztiek bizi garen munduarekin daukagun eta beti justua izaten ez den harremana ematen digu bueltan".


Esteban Larrainen dokumentalak Aliciaren istorioa kontatzen du. Aliciak, familiaren egoera txarra dela eta, 180 kilometroko bidaia hasten du, jaioterritik, hau da, Bolivia hegoaldetik, Txileko San Pedro de Atacamara lanera joateko asmoarekin.


Esteban Larrainek (Txile, 1973) Kazetaritza, Zinema eta Politika Zientzietako ikasketak dauzka, eta 4 pelikula idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu 1989tik. Txileko giza eskubideei buruzko Patio 29 filmak (1998) nazioarteko hainbat sari jaso ditu. Ralco (2000) ere nazioarteko hogei jaialdi baino gehiagotan jarri dute; pelikula horretan azaltzen da indigenen komunitate baten borroka, faktoria hidrauliko baten ura iragazten ez uzteko.


Zuzendari onenaren Jean Vigo saria (5.500 euro) Olivier Duryri eman diote, Mirages filmagatik. Izan ere, Duryk "konplizitatez azaldu digu elkarrengandik urrun gaudela, eta film moduko bilaketa bat proposatu digu, hitz egiteko eta gure inguruaz dugun ikuspegia zalantzan jartzeko lekua aurkitu dezagun".


Mirages

(Frantzia, 2008) filmean Olivier Duryk erakusten digu egunero, milaka kilometrora, dozenaka pertsonak Europara heltzeko itxaropena daukatela. Aurreneko egunetan, emigratzaile horiek basamortuko eguraldiari egin behar diote aurre, Nigerretik Aljeriarako bidean. Gertakariek dokumenturik gabeko etorkin bihurtzen dituzte. Mirages filmarentzat, ordea, pertsonak dira eta, momentu batean behintzat, zain duten ikusezintasuna kentzen die.
Olivier Dury Parisen jaio zen 1967an eta Vancouver Film School eskolan diplomatu zen. Zineman hainbat lan egin ditu eta gaur egun kameralari eta zuzendari da. Mirages Duryren lehen pelikula da.
Giula Nemesen Lost World lanak film labur onenaren saria irabazi du (3.500 euro): "apurtutako gizarte utopia bat deskribatzen du, proposamen formal bat medio; proposamen horretan, edertasuna dago amestutako errealitatearen eta bizipenen aztarnaren arteko arrailean".

Gyula Nemesek, Lost World (Hungaria / Finlandia, 2008) filmean, Kopasziko presaren bizitza, eraispena eta berreraiketa kontatzen ditu; dokumentala hamar urtean filmatu zuten, Budapesteko hirigunearen paisaia ahaztu batean. Jendea ur gaineko eta egurrezko etxeetan bizi da, eta uholdeen, elurraren eta handik bota nahi dituzten inbertsiogileen kontra borrokatzen du. Hamar urte hogei minutuan.


Gyula Nemes 1974an jaio zen eta Pragako FAMU eskolan egin zituen zinema ikasketak. Nemesen lehen film luzea, My one and onlies, Veneziako Mostran lehia egiteko aukeratu zuten.


Aipamen berezia (1.250 euro) Yulene Olaizolaren Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo filmari eman dio epaimahaiak, "urruneko pertsonaia baten irudia azaleratzeko baliatzen duen narrazio pultsuagatik eta, bidean, filmatzen duenaren eta filmatua denaren arteko harreman konplexua argitzen duelako". Pelikula horrek ikusleen saria ere jaso du, 2.500 eurokoa.


Mexikoko hirian, Shakespeare eta Victor Hugo kaleen bidegurutzean Yulene Olaizola zuzendariaren amonak ostalarien etxea dauka, era guztietako pertsonaiak hartu dituen babesleku bat. Yulenek hamar urte zeuzkanean pertsonaia horietako bat ezagutu zuen, Jorge Riosse, eta hark abestu egiten zion eta Yulene koadroetan pintatzen zuen. Amonak gogoratzen duenaren arabera, gazte oso berezia zen eta arte eta maitasun emaile zen; dena den, dozena bat emakume hil zituenaren susmoa ere badauka amonak.


Yulene Olaizola Mexikoko hirian jaio zen 1983an. Lehen film luzea, hau da, Intimidades de Shakespeare y Víctor Hugo egiteko beka bat eman zioten Kultura eta Artearen Funts Nazionala medio, 2005ean. Gainera, Moreliako Jaialdiko Morelia LabDoc delakoan parte hartu du eta produkzio ondokorako Jan Vrijman Fund saria jaso du. Orain hurrengo pelikula idazten ari da, Paraísos artificiales fikziozko pelikula.

Dokumentazioa:
Acta del jurado
Punto de Vista

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa