(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hezkuntza kontseilariak 0-3 urteko Haur Hezkuntzako zentroaren zabalkuntza inauguratu du Alesbesen

ostirala, 2009.eko otsailak 20

Hezkuntza Departamentuak lanak ordaintzen lagundu du, 152.565,87 euro emanda



Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak gaur goizean inauguratu ditu Hezkuntza Departamentuaren laguntzaz Alesbeseko 0-3 urteko Haur Hezkuntzako zentroan egindako zabalkuntza-lanak. Hezkuntza Departamentuak 152.565,87 euro eman ditu lanak ordaintzen laguntzeko.





Ekitaldian, kontseilariarekin batera, hurrengo hauek egon dira: Mª Carmen Segura Alesbeseko alkatea; Anna Ríu Haur Hezkuntzako zentroko zuzendaria; Gelasio Fernández Morales arkitektoa; Faustino Martínez Chivite eraikuntza-enpresako ordezkaria; José Mª Jáuregui herriko parrokoa; José Ignacio Barco "El Castellar" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko zuzendaria, eta udalbatzako zenbait zinegotzi.





Alesebeseko 0-3 urteko Haur Hezkuntzako zentroa bi unitaterekin eta 28 haurrekin hasi zen funtzionatzen 2002ko azaroan. Zentroa Alesbesen dago, "El Castellar" Haur eta Lehen Hezkuntzako Zentroaren eskola-esparruaren barruan, Alesves kalean, zenbaki gabean.





Haur eskola honek ikasturtea lau unitate baimendurekin hasi zuen. Hala ere, oraintsu, zabalkuntza honen ondorioz, 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat beste bi unitate jarri ditu abian. Horren ondorioz, orain 63 haur ditu eskolatuta, eta 5 plaza huts, horietako bat bularreko haurren unitatean eta beste lau 1 eta 2 urte bitarteko unitatean. Modu horretan, gaur egun, zentroak 6 unitate oso eta jatetxe-zerbitzua emateko instalazioak ditu.





Zentroa zabaltzeko lehengo eraikinaren ondoko espazio bat erabili da, 24. zk.ko katastro-lursailean, 4. poligonoan, Alesbeseko "El Castellar" ikastetxe publikoaren esparruaren barruan. Zabalkuntzarekin gehitu den azalera 199.15 m

2 da, eta horrenbestez, Haur Eskolaren espazio osoa, gutxi gorabehera, 441.13 m2 da orain.

Instalazioak




2002ko lanen ondorioz, espazioa honela egituratuta geratu zen: gela bikoitz bat, gela arrunt bat, askotariko erabilerako gela – jatetxea, atseden-gela (bularreko haurrentzat), komun bat (bi gelentzat), tailer bat, sukaldea, garbitzeko-sikatzeko gela, galdara-gela eta kanpoko patioa.





2008an egindako zabalkuntzarekin, zentroak espazio hauek ditu orain: gela bikoitz bat, komun bat gela horretarako, askotariko erabilerako gela zabalagoa, jostailuen biltegia, bulegoa, langileentzako komuna, langileentzako armairuen gela, bebarrua (aulkitxoak pilatzeko ere balio duena), sarrerako patio estalia eta kanpoko patioa.


Inbertsioak




Hezkuntza Departamentuak 2001ean Alesbeseko Udalari 148.449,99 euroko diru-laguntza ematea erabaki zuen 0 eta 3 urte bitarteko zentro bat eraikitzeko. 2005eko ebazpen batean 13.165,25 euroko diru-laguntza onartu zen zentro horren behin-behineko zabalkuntza egiteko.


Amaitzeko, 2008ko urtarrilean, Alesbeseko Udalari 152.565,87 euro ordainduko zitzaizkiola baieztatu zen, gaur inauguratu diren 2 unitate hauek zabaltzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa