(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 950.000 €-ko inbertsioa eginen du, Aiesan (Ezporogi) 622 hektarea labore berrantolatzeko

astelehena, 2009.eko otsailak 23

Esku-hartzearen bidez 350 lursail osatuko dituzte, eta gainera, bide berriak eginen dituzten eta hustubide sarea birmoldatuko dute



Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du,

Aiesako (Ezporogi) zenbait lursail berrantolatzeko. Nekazaritza azpiegituretako esku-hartzearen bidez landa jabetzako 622 hektarea berrantolatuko dituzte, ustiategiek egitura eta tamaina egokia izateko, eta hala, inguru horretan nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak biziraun ahal izateko. Nafarroako Gobernuak 950.000 euroko inbertsioa eginen du xede horrekin.

Esan dugun moduan, 622 bat hektarea berrantolatuko dituzte, eta horietako 290 hektarea kontzejuko herri lurrak dira. Honako muga hauek dituzte: iparraldean, Ezporogiko udal mugapea; hegoaldean, Galipentzuko udal mugapea; ekialdean, Zareko udal mugapea; eta mendebaldean, Eslabako udal mugapea.


Esku-hartze eremuan 989 lursail daude, eta batez beste 0,63 hektareako azalera dute. Gainera, lursailen %74k 0,50 hektareatik beherako azalera dute, eta ondorioz, euren ustiaketa ekonomikoa ez da bideragarria. Horrela bada, berrantolaketaren bidez 350 bat lursail osatuko dituzte, eta batez beste 1,78 hektareako azalera izanen dute.


Lursailen erabilera nagusiak honako hauek izanen dira: labore lurrak, %39; larreak, %23; pinudiak, %19; mahastiak, %12; olibadiak, %4; eta almendrondo sailak, %1.


Berrantolaketa proiektuari jarraiki, bestalde, 14,6 km bide eraikiko dituzte (2,1 km, bide berriak; eta 12,5 km, egokitutako bideak). Bide nagusiek 5 metroko zabalera izanen dute, eta bigarren mailakoek, berriz, 4 metroko zabalera. Ahal den guztietan, bideen ibilbideak jatorrizko ibilbideari jarraituko dio, eta diseinua egiteko honako hauek hartu dituzte kontuan: berrantolaketaren bidez osatuko dituzten lursailen banaketa, inguruko errepide sarea, topografia, eta inguruko eremuekiko komunikazioak.


Bestalde, proiektuaren bidez gaur egungo hustubide sarea birmoldatu eta nabarmen hobetuko dute. Hain zuzen ere, 8,095 kilometrotan esku hartuko dute (5,180 km, hustubide berriak; 2,389 km, garbiketa; eta 0,526 km, erretenak).


Oinarrizko proiektuaren gauzapen aurrekontua 836.265 eurokoa da, lur mugimenduak, zorua, fabrika lanak, seinaleak eta neurri zuzentzaileak barne.


Proiektuaren Ingurumen Eraginaren Deklarazioa eginda dago, eta hari jarraiki, bide eta hustubide sare berriak intereseko zuhaixkak eta zuhaitzak errespetatuko ditu, kartografia zehatzaren bidez.


Ustiategietako oinarrizko azalera


Ustiategietako oinarrizko azaleraren goiko eta beheko mugak honako izanen dira: lehorreko sailetan, 123 ha eta 50 ha, hurrenez hurren; eta ureztatze sailetan, berriz, 26 ha eta 4 ha, hurrenez hurren.


Bestalde, lehorreko lursailen eta ureztatze lursailen arteko konbertsio indizeak, gehieneko eta gutxieneko mugetarako, 4,73 eta 12,5 hektarea izanen dira, hurrenez hurren.


Azkenik, gutxieneko labore unitateen balioak honako hauek izanen dira: lehorreko sailetan, 50 ha; eta ureztatze sailetan, 4 ha.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa