(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak aurten 336 ikuskapen egingo ditu gizarte-zerbitzuen zentroetan

asteazkena, 2009.eko otsailak 25

Bisita horiek Gizarte Gaietako II. Ikuskaritza Planaren barruan egingo dira. 2009an egoitza-zentroetako murriztapen fisiko eta farmakologikoak aztertuko dira modu berezian



Nafarroako Gobernuak Gizarte Gaietako II. Ikuskaritza Plana egin du, iaz abiatutako jarduerak indartzeko. Azken xedea Nafarroako gizarte-zerbitzuen funtzionamendu egokia eta kalitatea bermatzea da, lau esparruri begira: menpekotasuna (adinekoena eta ezintasuna), gizarteratzea, adingabeak eta genero-indarkeriaren biktimak.


Plan honen edukia gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu du María Isabel García Malo kontseilariak. Horrez gain, iaz egindako jardunen balantzea egin da.


Modu horretan, García Malo kontseilariaren arabera, II. Ikuskaritza Planak helburu bikoitza du, batetik, Nafarroako zentroen eta gizarte-zerbitzuen araudia betetzen dela zaintzea, eta bestetik, horien hartzaileak diren pertsonen eskubideak errespetatzen direla zaintzea.


Ildo horretatik, García Malok azpimarratu du jarduera-ildoak 2008ko Ikuskaritza Planekoekin bat datozen arren, aurten berrikuntzaren bat dagoela, egoitza-zentroetako erabiltzaileen inmobilizazioei eta murriztapen fisiko eta farmakologikoei arreta handiagoa eskainiko baitzaie. García Marloren arabera, neurri horrek eragin positiboa izango du pertsona horien bizi-kalitatean eta eskubideetan.


Zehatz esanda, ikuskaritza-eginkizunean, batez ere, alderdi hauei arreta berezia eskainiko zaie: gizarte-zerbitzuen hartzaileei eskubideak bermatzea, zehatz esanda egoitza-izaerakoak; zentroak eta zerbitzuak gainbegiratu eta kontrolatzea; menpeko pertsonak etxean artatzeko laguntzak kontrolatzea; itunak betetzen direla egiaztatzea eta, amaitzeko, multifinantzaketaren kontrola egitea.


2009ko Ikuskaritza Planean ezarritako ikuskaritzez gain, Departamentuak araudi berria egitea aurreikusi du, funtzionamendu-baimena zein baliabideen homologazioa eta erregistroa arautzeko, Gizarte Zerbitzuen Foru Legea garatuz.


Bestalde, iaz egin zen moduan, helburu-esparruak zabaltzeaz gain, 2009an ikuskaritza-ordutegiak ere zabalduko dira, gaueko bisitak eta asteburuetako bisitak ere egingo dira, araudia eta erabiltzaileen eskubideak uneoro errespetatzen direla bermatzeko.


Ildo horretatik, ohiko bisitak zabaldu egingo dira, eta hurrengo hauei ere erantzuna emango zaie: itunen klausulak egiaztatzeko ikuskaritzak, zerbitzuen funtzionamendu-baimenen ingurukoak, menpekotasunari laguntzeko etxebizitzetara 50 bisita eta aurkezten diren salaketak.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Plan de Inspección 2009
Ver esta rueda de prensa
Oir esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa