(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz presidentea Ollokiko Cinfa laborategi farmazeutikoen instalazioetan izan da

asteazkena, 2009.eko otsailak 25

Ekitaldian, Sanz presidenteari 200 milioigarren medikamentu generikoa eman diote



Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Cinfa Laborategien industria-lantegian izan da gaur goizean, Ollokiko industrialdean. Cinfa Espainiako lehen laborategia da farmazietako botiken unitateen arabera. Bisitan, Sanz presidentearekin batera izan dira Enrique Ordieres Sagarmínaga, Cinfako lehendakaria, eta, Javier Del Río Casado, zuzendari nagusia. Amaieran, presidenteari 200 milioigarren medikamentu generikoa eman diote.


Cinfaren azpiegitura berria bigarren lantegi industrialak eta bulegoen eraikin berriak osatzen dute, eta eraginkortasun energetiko handienaren kalifikazioa lortu du. Ekitaldian azaldutakoaren arabera, azpiegitura berri horiei esker, enpresak ekoizteko ahalmena gehitzen jarraitu ahal izango du eta garapen, produkzio eta berrikuntza farmazeutikoko ildo berriak jorratu ahal izango ditu; esate baterako, espezializazio altuko generikoak.


Laborategia bisitatu ondoren, Sanz presidenteak enpresaren lana goraipatu du: "In situ egiaztatu ahal izan dut Cinfa Espainiako laborategi liderra dela, eta lurralde honekin inbertsio eta garapen alorrean duten konpromisoa eskertu nahi diet; baita ere, medikamentu generikoa Nafarroako eta Espainiako osasun-sisteman sartzeko egindako ahalegina".


Laborategia generikoen merkatuaren ranking-ean hasieran aurkitzen da eta lehen postuan, baita ere, publizitate-botiken merkatu nazionalean. Laborategiak zortzi aldiz biderkatu du negozio-zifra azken hamar urteetan. 2007ko otsailean, Cinfa medikamentu generikoen 100 milioi unitate egitera iritsi zen, eta, soilik bi urteetan, kopuru hori bikoiztu egin du. I+G+b alorrean, 42,4 milioi euroko inbertsioa egin du azken bost urteetan, eta 72,3 milioi euroko aurreikuspena du 2013. urtera bitarte.



Enrique Ordieres-ek eskerrak eman dizkio Miguel Sanz presidenteari laborategiak bisitatzera joateagatik. Aldi berean, generikoen papera azpimarratu du. "Estatuko Osasun Sistemaren iraunkortasuna bultzatzen duen medikamentu-mota da, eta, bizi dugun krisi garai honetan, gastu farmazeutikoari eusteko erreminta garrantzitsua". Bestalde, Javier Del Ríok azpimarratu du Cinfak Nafarroarekin duen konpromisoa, eta "Foru Erkidegoan aberastasuna eta enplegua sortzeko motorra" dela esan du.


Cinfa Laborategiak


Cinfa kapital nazionaleko laborategi farmazeutikoa da, 1969. urtean sortua. Botikaren prozesu osoa kudeatzen du, produktua garatzetik, fabrikatu eta komertzializatu bitartekoa. Cinfaren vademécum-ean medikamentu generikoen 700 aurkezpenetik gora daude, OTCak (medikuaren errezetarik gabekoak) eta ortopediako produktuak. Cinfa Espainiako lehen laborategia da farmazietan banatutako botiken unitateen arabera. Filial komertziala du Portugalen, eta mundu osoko beste 32 herrialdetara esportatzen du, bereziki Latinoamerikara eta Afrika frankofonora.


Generikoek osatzen dute Cinfaren jarduera-sektore nagusia, eta, horiei esker, 7.800 milioi euro aurreztu ahal izan dira Espainian azken hamar urteetan. Dena den, horien inplantazio-kuota (%8,3) oso urrun dago Europako mailetatik, batez bestekoa merkatu-kuotaren %30era iristen baita balioetan (euroak). Espainian generikoak modu horretan ezarriz gero, 650 milioi euro aurreztu ahal izango lirateke, eta urtetik urtera gehitzen joan, Cinfaren arabera.


Gaur egun, laborategiek bi industria-nabe dituzte Nafarroan. Bigarrenean espezializazio altuko generikoak jorratzen dira, eta 2008an inauguratu zuten. Azken teknologiekin hornitua dago.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa