(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako eta Lapurdiko sanitarioek toxikomaniei eta zainketa aringarriei buruzko esperientziak trukatu zituzten atzo Cambo les Bains-en (Frantzia)

osteguna, 2009.eko otsailak 26

Frantziako adituek Nafarroako Gobernuak bi arloetan dituen planen izaera diziplinarteko eta erakunde artekoa goraipatu zuten



Cambo les Bains-en (Lapurdi, Pirinio Atlantikoak, Frantzia) Lapurdiko eta Nafarroako osasun arloko profesionalen arteko esperientziak trukatu ziren atzo, Pax Christi Frantzia mugimendu katoliko eta bakezaleak bultzatuta, udalerri horren eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren laguntzaz.


Jardunaldian bi gai nagusi jorratu ziren: lehenengo eta behin, drogazaletasunaren prebentzioa eta artapena eta, ondoren, gaixo terminalen zainketa aringarriak eta laguntza.


Nafarroatik Fermín Castiella Drogazaletasunaren Foru Planaren zuzendaria, Jesús Domínguez eta Mariví Mateo arlo horretako teknikariak, eta Alain Giacchi Tafallako erizain eta zainketa aringarrietako aditua joan ziren Cambo les Bains-era. Lapurditik Jean Louis Pétrissans eta Fréderic Duval medikuek toxikomaniei eta zainketa aringarriei buruzko hitzaldiak aurkeztu zituzten, hurrenez hurren.


Ekitaldiaren buru Vicent Bru Cambo les Bains-eko alkaeta, Marc Aillet Baionako gotzaina eta Marie Caïs Pax Christi Mugimenduko lurralde-ordezkaria izan ziren.



Esperientziak trukatzeko Cambo herria hautatu da udalerri horretan osasunaren inguruko negozio-erakarpenerako poloa sortu delako, eta gaur egun arlo ekonomiko horretan herritarren %60 inguruk lan egiten dutelako, zuzenean edo zeharka. Urte osoan 820 ohe inguru eskaintzen dituzten osasun-establezimenduak eta egoitzak daude herri horretan.


Lapurdiko herriak negozio-ideia moduan hartu ditu iraganeko "bainuak" (izen frantsesak adierazten duen moduan) eta gaixo infekziosoen zainketa, eta gaur egun osasun-zerbitzuen sorta zabala eskaintzen du: aisiara bideratuak (termalismoa), zainketa bereziak behar dituzten pertsonen artapena (mina, arnasketa-erasanak, estresa, arazoak elikadurarekin eta drogamenpekotasuna…).


Nafarroaren eta Lapurdi probintzia frantsez-euskaldunaren arteko topaketa profesionalak sustatzeko ekimena Baionako François Esponde apaiz eta kazetariaren eskutik sortu zen. Foro hau Foru Komunitatera 2006ko Xabieradaren ondorioz egindako bisitak eta efemeride horretarako antolatutako ospakizun-ekitaldiak oinarri hartuta bultzatu zuen.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Intervención Jesús Domínguez
Intervencion Marivi Mateo
Intervención Alain Giacchi
Intervención Frederic Duval
Intervención Jean Louis Pétrissans

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa